SlideShare a Scribd company logo
GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIETAKO AGERRALDIA

LAB sindikatuaren ustez bizi dugun egoera “Emerjentzia Sozialeko” egoera
bat da:

   • 2012. urtean 77.000 lanpostu galdu ziren Hego Euskal Herrian.
   • Urte amaieran 215.400 pertsona zeuden langabezia egoeran.
   • Hego Euskal Herriko langabezia tasa %16,02koa da, Portugaleko
     langabezia tasaren oso antzekoa. Europar Batasunean Espainia eta
     Greziak bakarrik dute tasa altuagoa.
   • Hego Euskal Herriko gazteen ia erdia langabezia egoeran dago eta
     emakumeen diskriminazioak indarrean jarraitzen du lan merkatuan;
     soldata bajuagoak, aldi partzialeko lanpostu gehiago, langabezia
     altuagoa, ...
   • Hego Euskal Herriko familien %9an kide guztiak langabezia egoeran
     daude.
   • Gero eta jende gehiagok ez du inolako prestaziorik jasotzen.
   • ...

Egia da Gipuzkoako datuak zerbait hobeak direla; Hego Euskal Herriko 4
lurraldeetan langabezia tasa txikiena duena da (%12,59), baina urtez urte
datuak okertzen ari dira eta 2012. urte amaieran 39.500 pertsona zeuden
langabezia egoeran.

Gure ustez emerjentzia egoera honen jatorria ez da krisia bakarrik; krisi
egoeratik ateratzeko martxan jarri diren politikek ekarri gaituzte egoera
honetara. Izan ere, krisia hasi zenetik 5 urte igaro dira eta 2012. urtea izan da
enplegu gehien galdu den urtea. Aplikatu diren politikek enplegu galera
azkartu egin dute.

2013. urterako aurrikuspenak are eta okerragoak dira. Gasteiz eta Iruñako
gobernuetatik eta patronaletatik enplegu gehiago suntsituko dela abisatu dute
baina ez batak eta ez besteak ere ez daukate egoera honetara ekarri
gaituzten politikak aldatzeko inolako asmorik.

Aplikatu diren politika eta neurri guztien atzetik badago faktore komun bat:
kapitala lanaren gainetik jarri da. Hau da, lana bigarren maila batean utzita,
erabaki guztiak kapitalaren mesetan hartu dira. Hori izan da emerjentzia
sozial egoera honetara ekarri gaituena.

Horren ondorioz, egoera honetatik ateratzeko ezinbestekoa da politiken
norabidea aldatzea eta Euskal Herrirako politika propioak egitea.

Enpleguari daukan garrantzia eman behar zaio. Gure ustez krisiari aurre egin
ahal izateko ezinbestekoa da dagoen enplegua mantendu eta berria sortzea,
eta enplegu horrek kalitatezkoa izan behar du gainera.

Horretarako enplegu suntsiketa gelditu beharra dago: enpleguari eusteko
formulak bilatu beharrean, patronalak kaleratzeen bidea hautatu du eta
enplegua suntsitzen duten beste formula batzuk aplikatzen ere ari da,
adibidez malgutasuna.

Gainera lan erreformak enplegu suntsiketa erraztu eta ondorioz azeleratu
egin du.

Gure ustez enpleguaren bermeak ezinbesteko baldintza izan behar du
edozein enplegu politiketarako. Instituzioak ezin dira enplegu berria sortzeaz
aritu enplegu suntsiketaren kontra ezer egiten ez duten bitartean.

Bestalde, ezinbestekoa da kalitatezko enplegua sortzea ere: enplegua,
aberastasuna banatzeko modu egokienetako bat da politika fiskala eta
aurrekontu politikarekin batera eta desberdintasunak murrizteko ere
ezinbestekoa da.

Kalitatezko enplegurik gabe, miseriazko soldatekin, prestaziorik gabe, ez
dago berpizkunde ekonomikorik. Gaur egungo langabezia maila altua eta
kalitatezko enplegu ezak kontsumo maila jaistea dakar, zerga bilketa ere
gutxitu egiten da eta guzti horrek ezinezko egiten du ekonomiaren
suspertzea.

Eskuduntza falta arazo larria da: Benetako enplegu politika bat garatu ahal
izateko, eta Madril eta Parisetik inposaturiko erreforma ezberdinek Euskal
Herriko langileengan eraginik izan ez dezaten, ezinbestekoa da lana
arautzeko ahalmena.

Euskal Herrian ez daukagu ahalmenik benetako enplegu politika bat garatu
ahal izateko. Hego Euskal Herrian politika aktiboak ditugu, baina hauek,
politika pasibo eta lana arautzeko ahalmenik izan ezean, enplegua sortzeko
edo enpleguaren kalitatea hobetzeko duten gaitasuna marjinala da.

Enplegua sortzeko eta enpleguaren egoera hobetzeko ezinbesteko tresna
moduan saltzen dituzte politika aktiboak, baina langabezia gelditzeko edo
enpleguaren kalitatea hobetzeko guztiz askiezinak dira, lan harremanen
erregulazio osoa Estatuen menpe baitago.

Era berean aipagarriak dira enpresa batzuk, batez ere enpresa txiki eta
ertainek (PYME) dituzten finantziazio arazoak: Gipuzkoan enpresen %80
baino gehiago enpresa ertain eta txikiak dira, eta kasu batzutan, nahiz eta
produkzio eskariak izan itxi beharrean suertatzen ari dira finantziazio arazoen
ondorioz. Izan ere momentu honetan enpresa hauentzat ia ezinezkoa da 2-3
urterako kredituak lortzea eta horrek ito egiten ditu.

Zentzu honetan lotsagarria iruditzen zaigu finantza erakundeak, baina
bereziki Kutxabank izaten ari den jarrera: ez du arazorik izan Euskal Herritik
500 milioi euro ateratzeko Caja Sur-eko zuloak estali eta “Banco malo”
deiturikoan sartzeko, baina bitartean ez du dirurik jartzen ekonomia
errealerako, Euskal Herriko ekonomiaren mesedetan.

Egoera ikusirik LAB moduan ez dugu gaizki ikusten enpresa txiki eta ertain
hauek laguntzea, baina beti ere baldintza batzuk betetzen badituzte eta
kontrol zorrotza mantenduz.

Adibidez gure ustez ezinbesteko baldintza da enplegua mantentzea; hau da,
laguntza jasotzen duten enpresek epe batean enplegua mantenduko dutela
ziurtatu beharko lukete.

Beste baldintza bat izan liteke diru hori inbertsiora zuzentzea, ...

Espainiar Estatuaren egoerak ere eragin kaltegarriak ditu: krisia hasi
aurretik, Gipuzkoako ekoizpenaren zati handi bat Espainian saltzen zen baina
gaur egun merkatu hori ia desagertu egin da.

Horregatik, ezinbestekoa da beste merkatuak bilatzea eta enpresa txiki eta
ertainek arazo gehiago izaten dituzte zeregin horretarako tamainaren
ondorioz. Beraz, egoki ikusiko genuke diru zati bat zeregin horretara
zuzentzea ere.

Beraz, LABen ustez, “Garapen Ekonomikoa, ekonomia eta enplegua
bultzatzea” partidako 7.600.000 euroak Gipuzkoako enplegua mantedu eta
berria sortzera zuzenduta egon behar lukete, batez ere gazte eta
emakumeen enplegua.

Eta enpresen finantziazioari dagokionez, enpresa txiki eta ertainek jaso
beharko lukete finantziazioa baina zeregin konkretu batzuetarako
(inbertsioak, nazioarteratzea, ...), baldintza batzuk beteta (batez ere enplegua
mantentzea) eta kontrol zorrotzarekin.

More Related Content

PDF
Soldatak eta enpleguak: proposamenak
PDF
Langabeziaren aurkako plana.pdf
ODP
Pentsio publikoen defentsan
PDF
A_Tapiaren_agerraldia_Legebiltzarrean_2013 02 08
PDF
Hauteskunde Egitaraua 2012 - Eusko Legebiltzarra - Euskadi Aurrera
PDF
EUSKADI AURRERA, Hauteskunde Egitaraua 2012
PPT
Pentsio gabe lotsagabe!
PDF
Marijo Aranguren - Elkarrizketa
Soldatak eta enpleguak: proposamenak
Langabeziaren aurkako plana.pdf
Pentsio publikoen defentsan
A_Tapiaren_agerraldia_Legebiltzarrean_2013 02 08
Hauteskunde Egitaraua 2012 - Eusko Legebiltzarra - Euskadi Aurrera
EUSKADI AURRERA, Hauteskunde Egitaraua 2012
Pentsio gabe lotsagabe!
Marijo Aranguren - Elkarrizketa

Viewers also liked (8)

PDF
Nius3 2013web
PPT
αρχαιολογικοι θησαυροι της Μήλου-ΕΠΑΛ ΜΉΛΟΥ
DOC
Gipuzkoako landa garapen elkartearen aurkezpena
DOC
Tu vi be -2009
PDF
Basherri sarea udaletan eta aldundian aplikatzeko neurri zehatzak 3
DOCX
Comenius 2013
PPT
Lake preservation and protection in Hyderabad: a watershed systems approach
PPTX
financial services
Nius3 2013web
αρχαιολογικοι θησαυροι της Μήλου-ΕΠΑΛ ΜΉΛΟΥ
Gipuzkoako landa garapen elkartearen aurkezpena
Tu vi be -2009
Basherri sarea udaletan eta aldundian aplikatzeko neurri zehatzak 3
Comenius 2013
Lake preservation and protection in Hyderabad: a watershed systems approach
financial services
Ad

Similar to Comparecencia LAB (20)

PDF
Legebiltzarrerako Hauteskundeak U21 2012. Ekonomi Egitaraua.
PPT
20120110 zerga politika modu errazean
PDF
Diruzblai aldizkaria
PDF
2013 urteko Txostena - Gaztenpresa
PDF
PNV-PSE Hitzarmena
PDF
Ekintzailetza Jarduerari Laguntzeko Erakunde Arteko Plana
PDF
Santiago Carbo
PDF
Soldatak eta enplegua: doikuntza politiken ondorio larriak
PDF
2012 2016ko Gobernu Programa
PDF
Euskadin soldata-arrakala txikitzeko Estrategia eta Plan Operatiboa
PPTX
Euskeraz fp y perspectiva de genero claustro
PDF
EAEn enplegu publikoa kontsolidatzeko ELAren proposamena
PPS
zerbitzuak garatu eu-es
PDF
Azpiazu sailburuak 2019ko Aurrekontu Proiektua aurkeztu du Eusko Legebiltzarr...
PDF
Aldaketa soziala behar dugu: M14 kalera!
PDF
Gizarte Ekonomia estatistika 2018 eta aurrerapena 2019
PDF
Aurrekontuak 2013 arrasate
PDF
Ametsetako negozioak
PDF
Euskadiko Gizarte Ekonomiaren Estatistika
PDF
Txostena 29 - soldata-arraila: eragileak eta adierazleak
Legebiltzarrerako Hauteskundeak U21 2012. Ekonomi Egitaraua.
20120110 zerga politika modu errazean
Diruzblai aldizkaria
2013 urteko Txostena - Gaztenpresa
PNV-PSE Hitzarmena
Ekintzailetza Jarduerari Laguntzeko Erakunde Arteko Plana
Santiago Carbo
Soldatak eta enplegua: doikuntza politiken ondorio larriak
2012 2016ko Gobernu Programa
Euskadin soldata-arrakala txikitzeko Estrategia eta Plan Operatiboa
Euskeraz fp y perspectiva de genero claustro
EAEn enplegu publikoa kontsolidatzeko ELAren proposamena
zerbitzuak garatu eu-es
Azpiazu sailburuak 2019ko Aurrekontu Proiektua aurkeztu du Eusko Legebiltzarr...
Aldaketa soziala behar dugu: M14 kalera!
Gizarte Ekonomia estatistika 2018 eta aurrerapena 2019
Aurrekontuak 2013 arrasate
Ametsetako negozioak
Euskadiko Gizarte Ekonomiaren Estatistika
Txostena 29 - soldata-arraila: eragileak eta adierazleak
Ad

More from Rafaela Romero (12)

PDF
María eguiguren
PDF
Biolur información en comparencia
PDF
Sakantzen informacion y datos
DOC
Comparecencia Guillermo Echenique
PDF
comparecencia Innobasque
DOC
Reglas ponencia
PDF
Escrito petición comparecencias PSE-EE
PDF
Escrito petición comparecencias PP
PDF
Escrito petición comparecencias Bildu
PDF
Escrito designacion ponentes Diputacion
PDF
Escrito designacion miembros ponencia PNV
PDF
Acuerdo creación ponencia
María eguiguren
Biolur información en comparencia
Sakantzen informacion y datos
Comparecencia Guillermo Echenique
comparecencia Innobasque
Reglas ponencia
Escrito petición comparecencias PSE-EE
Escrito petición comparecencias PP
Escrito petición comparecencias Bildu
Escrito designacion ponentes Diputacion
Escrito designacion miembros ponencia PNV
Acuerdo creación ponencia

Comparecencia LAB

  • 1. GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIETAKO AGERRALDIA LAB sindikatuaren ustez bizi dugun egoera “Emerjentzia Sozialeko” egoera bat da: • 2012. urtean 77.000 lanpostu galdu ziren Hego Euskal Herrian. • Urte amaieran 215.400 pertsona zeuden langabezia egoeran. • Hego Euskal Herriko langabezia tasa %16,02koa da, Portugaleko langabezia tasaren oso antzekoa. Europar Batasunean Espainia eta Greziak bakarrik dute tasa altuagoa. • Hego Euskal Herriko gazteen ia erdia langabezia egoeran dago eta emakumeen diskriminazioak indarrean jarraitzen du lan merkatuan; soldata bajuagoak, aldi partzialeko lanpostu gehiago, langabezia altuagoa, ... • Hego Euskal Herriko familien %9an kide guztiak langabezia egoeran daude. • Gero eta jende gehiagok ez du inolako prestaziorik jasotzen. • ... Egia da Gipuzkoako datuak zerbait hobeak direla; Hego Euskal Herriko 4 lurraldeetan langabezia tasa txikiena duena da (%12,59), baina urtez urte datuak okertzen ari dira eta 2012. urte amaieran 39.500 pertsona zeuden langabezia egoeran. Gure ustez emerjentzia egoera honen jatorria ez da krisia bakarrik; krisi egoeratik ateratzeko martxan jarri diren politikek ekarri gaituzte egoera honetara. Izan ere, krisia hasi zenetik 5 urte igaro dira eta 2012. urtea izan da enplegu gehien galdu den urtea. Aplikatu diren politikek enplegu galera azkartu egin dute. 2013. urterako aurrikuspenak are eta okerragoak dira. Gasteiz eta Iruñako gobernuetatik eta patronaletatik enplegu gehiago suntsituko dela abisatu dute baina ez batak eta ez besteak ere ez daukate egoera honetara ekarri gaituzten politikak aldatzeko inolako asmorik. Aplikatu diren politika eta neurri guztien atzetik badago faktore komun bat: kapitala lanaren gainetik jarri da. Hau da, lana bigarren maila batean utzita, erabaki guztiak kapitalaren mesetan hartu dira. Hori izan da emerjentzia sozial egoera honetara ekarri gaituena. Horren ondorioz, egoera honetatik ateratzeko ezinbestekoa da politiken norabidea aldatzea eta Euskal Herrirako politika propioak egitea. Enpleguari daukan garrantzia eman behar zaio. Gure ustez krisiari aurre egin
  • 2. ahal izateko ezinbestekoa da dagoen enplegua mantendu eta berria sortzea, eta enplegu horrek kalitatezkoa izan behar du gainera. Horretarako enplegu suntsiketa gelditu beharra dago: enpleguari eusteko formulak bilatu beharrean, patronalak kaleratzeen bidea hautatu du eta enplegua suntsitzen duten beste formula batzuk aplikatzen ere ari da, adibidez malgutasuna. Gainera lan erreformak enplegu suntsiketa erraztu eta ondorioz azeleratu egin du. Gure ustez enpleguaren bermeak ezinbesteko baldintza izan behar du edozein enplegu politiketarako. Instituzioak ezin dira enplegu berria sortzeaz aritu enplegu suntsiketaren kontra ezer egiten ez duten bitartean. Bestalde, ezinbestekoa da kalitatezko enplegua sortzea ere: enplegua, aberastasuna banatzeko modu egokienetako bat da politika fiskala eta aurrekontu politikarekin batera eta desberdintasunak murrizteko ere ezinbestekoa da. Kalitatezko enplegurik gabe, miseriazko soldatekin, prestaziorik gabe, ez dago berpizkunde ekonomikorik. Gaur egungo langabezia maila altua eta kalitatezko enplegu ezak kontsumo maila jaistea dakar, zerga bilketa ere gutxitu egiten da eta guzti horrek ezinezko egiten du ekonomiaren suspertzea. Eskuduntza falta arazo larria da: Benetako enplegu politika bat garatu ahal izateko, eta Madril eta Parisetik inposaturiko erreforma ezberdinek Euskal Herriko langileengan eraginik izan ez dezaten, ezinbestekoa da lana arautzeko ahalmena. Euskal Herrian ez daukagu ahalmenik benetako enplegu politika bat garatu ahal izateko. Hego Euskal Herrian politika aktiboak ditugu, baina hauek, politika pasibo eta lana arautzeko ahalmenik izan ezean, enplegua sortzeko edo enpleguaren kalitatea hobetzeko duten gaitasuna marjinala da. Enplegua sortzeko eta enpleguaren egoera hobetzeko ezinbesteko tresna moduan saltzen dituzte politika aktiboak, baina langabezia gelditzeko edo enpleguaren kalitatea hobetzeko guztiz askiezinak dira, lan harremanen erregulazio osoa Estatuen menpe baitago. Era berean aipagarriak dira enpresa batzuk, batez ere enpresa txiki eta ertainek (PYME) dituzten finantziazio arazoak: Gipuzkoan enpresen %80 baino gehiago enpresa ertain eta txikiak dira, eta kasu batzutan, nahiz eta produkzio eskariak izan itxi beharrean suertatzen ari dira finantziazio arazoen
  • 3. ondorioz. Izan ere momentu honetan enpresa hauentzat ia ezinezkoa da 2-3 urterako kredituak lortzea eta horrek ito egiten ditu. Zentzu honetan lotsagarria iruditzen zaigu finantza erakundeak, baina bereziki Kutxabank izaten ari den jarrera: ez du arazorik izan Euskal Herritik 500 milioi euro ateratzeko Caja Sur-eko zuloak estali eta “Banco malo” deiturikoan sartzeko, baina bitartean ez du dirurik jartzen ekonomia errealerako, Euskal Herriko ekonomiaren mesedetan. Egoera ikusirik LAB moduan ez dugu gaizki ikusten enpresa txiki eta ertain hauek laguntzea, baina beti ere baldintza batzuk betetzen badituzte eta kontrol zorrotza mantenduz. Adibidez gure ustez ezinbesteko baldintza da enplegua mantentzea; hau da, laguntza jasotzen duten enpresek epe batean enplegua mantenduko dutela ziurtatu beharko lukete. Beste baldintza bat izan liteke diru hori inbertsiora zuzentzea, ... Espainiar Estatuaren egoerak ere eragin kaltegarriak ditu: krisia hasi aurretik, Gipuzkoako ekoizpenaren zati handi bat Espainian saltzen zen baina gaur egun merkatu hori ia desagertu egin da. Horregatik, ezinbestekoa da beste merkatuak bilatzea eta enpresa txiki eta ertainek arazo gehiago izaten dituzte zeregin horretarako tamainaren ondorioz. Beraz, egoki ikusiko genuke diru zati bat zeregin horretara zuzentzea ere. Beraz, LABen ustez, “Garapen Ekonomikoa, ekonomia eta enplegua bultzatzea” partidako 7.600.000 euroak Gipuzkoako enplegua mantedu eta berria sortzera zuzenduta egon behar lukete, batez ere gazte eta emakumeen enplegua. Eta enpresen finantziazioari dagokionez, enpresa txiki eta ertainek jaso beharko lukete finantziazioa baina zeregin konkretu batzuetarako (inbertsioak, nazioarteratzea, ...), baldintza batzuk beteta (batez ere enplegua mantentzea) eta kontrol zorrotzarekin.