2. Lantzeko inauteria
Nafarroako eta Euskal
herriko inauteririk
ezagunena da. Tradiziozko
ospakizun hau
hautsegunaren aurreko
egunetan ospatzen da.
Gaua iristean, herriko
kaleak, pertsonai
ezberdinen jantziak
daramatzaten herritarrez
betetzen dira. Herritarrek
Miel Otxin lapurra
harrapatu beharra dute.
6. Horretaz gain, pertsonaia hauek
osatzen dute segizioa: Ziripot, gizon
barregarri eta lodikotea, gorputza
lastoz beteriko zakuez estalia duena
eta baldar ibiltzen dena; horri segika,
Zaldikoa, zaldi basatia, eraso egiten
diona lurrera bota arte; Arotzak,
mailuak eta kurrikak daramatzatenak
eta Zaldikoaren atzetik korrika
doazenak, ferratzera; eta, azkenik,
Txatxoak, animalia larrutan jantzita,
bertan daudenak zirikatzen
dituztenak, makilak eta erratzak
daramatzatelarik.
7. Tradizio handiko inauteria da. Ongiaren eta gaizkiaren
indarrek elkarren kontra egiten dute hainbat
egunetan zehar. Bataila sinboliko horretan,
zuzentasun egarriak herriaren haserreak justifikatzen
ditu.
Inauteri astearte bakoitzean, Miel Otxin lapur mitiko
eta gaiztoa harrapatu, epaitu eta sutara botatzen da
Lantz herri txikian. Panpina 3 metrokoa da, atorra
estanpatua, praka urdinak eta gerriko gorria janzten
ditu eta txano koniko ikusgarria darama buruan;
besoek gurutzearena egiten dute.