SAN MARTIN HERRI ESKOLA
LH3 ZIKLOKO IKASLEAK
Laborategiko tresnak……………………………. 1
Materia …………………………………………........ 5
Materiaren propietateak ………………………. 5
Materiaren propietate orokorrak………….. 5
Esperimentuak……………………………………… 6
Materiaren propietate bereziak……………… 11
Materiaren egoerak……………………………….. 13
Egoera aldaketak…………………………………… 13
Substantzia puruak eta nahasketak……… 14
Nahasteen bereizte metodoak………………. 15
Esperimentuak……………………………………… 16
Disoluzioak…………………………………………….. 20
Materiaren aldaketa fisikoak….……………… 20
Materiaren aldaketa kimikoak………………… 20
SAN MARTIN HERRI ESKOLA
Material gogorrez (normalean egurrez) egindako ontzia, aleak,
belarrak, … txikituz edo hauts bihurtzeko erabiltzen dena.
Erregai likido edo gaseosoa aire edo oxigenoz nahastu eta
errekuntza gertatzen deneko gailua, argi egiteko edo berotzeko
erabiltzen dena.
Hodi-formako estugune batez amaitzen den ontzi esferiko,
koniko edo obalatua, kimika laborategietan erabiltzen dena.
Matxarda edo pintza muturrak hurbilduz zerbait heltzeko
erabiltzen den tresna eta gailu mekaniko bat da. Palankaren efektuan
oinarritzen dira eta zeregin askotarako erabil daitezke: objektu
txikiak hartzeko, gauzak hari batetik zintzilikatzeko eta presioa
eragiteko.
Te nperatu
rei ondo
jasaten
dituen neurtzeko balio duen edalontzia.
Pisatzeko tresna. Pisatu nahi dena pisu jakineko objektuekin
orekatzean du bere funtsa.
Tantak kontatzen dituen tresna da.
Hodiak eta orratzak osatutako tresna, likidoak gorputzean
sartzeko
Gomaz egindako hodia. Likidoa alde batetik bestera pasatzeko
hodia.
Gauzak nahasteko balio duen makila. 20 zentimetroko luzera du.
Nahasketak egiterakoan malatsa ibiltzen da nahasteko.
Irudiak nahiz letrak handiago ikusteko heldulekua duen
lentea.
Saiodia kimikako laborategian erabiltzen den beirazko materiala
da. Alde bat irekita eta bestea itxita eta biribildua du,
laborategian likido lagin txikiak edukitzeko erabiltzen da eta
zenbaitetan estalkia ere izaten du.
Flaskoa botila txiki edo aho meharrekoa gehienetan likidoa gordetzeko
erabiltzen dena.
Disoluzioetatik abiatuz, kristalizazioak egiteko erabiltzen den
beirazko ontzi zabal eta sakonera txikikoa.
Kono hutsaren itxura daukan metal zein plastikozko tresna,
muturrean hodi laburra duana; botilak likidoa isuri gabe betetzeko
erabiltzen da. Onil bere sinonimoa da.
Bere inguruan eremu magnetiko iraunkorra sortatzen duen gorputza,
normalean material ferromagnetikoz osatua.
Nahasketa txikiak egiteko erabiltzen den ontzitxoa.
Gorputz porodun edo aparatua, fluido bat (likido edo
gaseosoa) bertatik igaroaraziz, honek esekita dituen partikulak edota
nahastuta dituen materia solido edo erdi-solidoak kentzeko
erabiltzen dena.
Pipeta zehaztasun handiz likido bolumen txikiak neurtzeko
laborategian erabiltzen den beirazko instrumentu bolumetrikoa da.
MATERIA
Masa duen eta espazioan lekua okupatzen duen edozer da
materia.
Zentzumenen bitartez jabetzen gara materiaz.
Materiaren propietateak
Zientzian, tamaina jakin bat duen materia zatiari gorputza deitzen
zaio.
Materia guztiak hainbat propietate betetzen dituzte(masa,
bolumena eta sartezintasuna). Horiei materiaren propietate orokorrak
deitzen zaie.
Bestalde, gorputz batzuk bakarrik dituzten ezaugarriak daude (go-
gortasuna, likatasuna, hauskortasuna,.....). Horiek materiaren
propietate bereziak deitzen zaie.
Materiaren propietate orokorrak
Gorputz guztiak dituzten propietateak dira. Lau dira: masa,
bolumena, sartezintasuna eta dilatazioa.
• MASA: Gorputzak zenbat materia kantitatea duen adierazten du.
Balantza erabiltzen da hori neurtzeko.
• BOLUMENA: Gorputzak espazioan zenbat leku betetzen duen
adierazten du.
• SARTEZINTASUNA: Gorputz batek betetzen duen lekuan,
momentuan eta leku berean, ezin da beste bat egon.
• DILATAZIOA: Gorputz guztiak, berotzen direnean, luzatu egiten
dira. Adibidez, trenbideko karrila berotzen denean luzatu egiten
da.
1.esperimentua
Aireak ba al du bolumenik?
Helburua:
Aireak bolumenik ba al duen jakitea.
Materiala:
Xiringa.
Prozedura:
1-.Lehenik xiringa airez bete.
2-.Hatza xiringaren puntan jarri.
3-.Xiringaren kirtenari bultzatu.
4-.Presioan dagoenean hatza kendu.
Ondorioak:
Aireak bolumena ez balu puntan behatza jarri eta kirtenari
bultzatzean barreneraino joango zen.
Hatza kendutakoan zarata ateratzen du eta horrek esan nahi du aireak
bolumena duela.
2.esperimentua
Airea dagoen espazioan beste materiarik sar al daiteke?
Helburua:
Airea dagoen espazioan beste materiarik sar al daiteken jakitea.
Materiala
-Xiringa
-Kristalizadorea
-Gomazko hodia
-Saiodia
-Ura
Prozedura
1-.Kristalizadorea eta saiodia urez bete.
2-.Xiringa eta saiodia gomazko hodiaren bidez lotu.
3-.Xiringa airez bete.
4-.Saiodia buruz bera jarri beteta uretan.
5-.Xiringaren kirtenari bultzatu.
6-.Zer pasatzen den ikusi.
Ondorioak
Materia bat dagoen tokian ezin da beste bat sartu, baina sartu
ezkero sartu den adina atera behar du.
3.esperimentua
Aireak ba al du masarik?
Helburua:
Aireak pisurik ba al duen jakitea da esperimentu honen helburua.
Materiala:
2 globo
Balantza
Prozedura:
1- Balantza bat hartu.
2- Bi globo hartu eta bat asko puztu.
3- Puztutako globoa balantzaren alde batean jarri.
4- Puztu gabeko globoa beste aldean jarri.
5- Itxaron balantza gelditu arte.
Ondorioak:
Puztutako globoak, globo hutsak baino gehiago pisatzen duela (Aireak
pisatu egiten du).
4.esperimentua
Flasko baten barruko likidoaren zenbat pisatzen dute?
Helburua:
Flasko baten barruko likidoak zenbat pisatzen duen jakitea
gramotan.
Materiala:
• Flaskoa
• Pisua
Prozedura:
1. Flasko pisatu
2. Flasko urez bete eta pisatu.
3. Flaskoa beteak pisatzen duena hutsari kendu.
Ondorioak:
Gure flaskoko urak 2060 gramo pisatzen ditu.
5.esperimentua
Harri baten masaren neurketa (gramotan).
Helburua:
Harri baten masaren neurketa gramotan jakitea.
Materiala:
• Harria
• Pisua
Prozedura:
1. Harria pisuan jarri
2. Zenbat pisatzen duen ikusi
Ondorioak:
Harriaren masak 287g pisatzen ditu.
MATERIAREN PROPIETATE BEREZIAK
PROPIETATEA EZAUGARRIA ADIBIDEA AURKAKO PROPIETATEA ADIBIDEA
GOGORTASUNA Material gogorrak arrastoa uzten dute
bigunago baten gainean.
Diamantea BIGUNTASUNA Igeltsua
ELASTIKOTASUNA Materiak hasieran zuen forma berreskuratzeko
duen ahalmena.
Ileko goma PLASTIKOTASUNA Plastilina
BISKOSITATEA Ontzietatik oso motel isurtzeko ezaugarria. Eztia JARIOKORTASUNA Ura
HAUSKORTASUNA Kolpea jasotakoan erraz puskatzen denaren
ezaugarria
Kristala TENAZITATEA Tenazak
DISOLBAGARRITASUNA Likido batean erraz disolbatzeko edo nahastuta
desagertzeko duten ezaugarria.
Azukrea, gatza DISOLBAGAITZA Harria
ERREGAITASUNA Beroa emandakoan erraz erretzen denaren
ezaugarria.
Papera, egurra ERREGAITZA Harria
EROANKORTASUNA Argindarra edo beroa erraz pasatzen uzten
denaren ezaugarria.
Metalak, ura ISOLATZAILEA Buztina, zeramika
HARIKORTASUNA Puskatu gabe hari bihurtzeko gai den materia Kobrea
XAFLAGARRITASUNA Puskatu gabe xafla forma har dezakeen
materia.
Burnia
GOGORTASUNA BIGUNTASUNA ELASTIKOTASUNA PLASTIKOTASUNA BISKOSITATEA JARIOKORTASUNA
HAUSKORTASUNA TENAZITATEA DISOLBAGARRITASUNA DISOLBAGAITZA ERREGAITASUNA ERREGAITZA
EROANKORTASUNA ISOLATZAILEA HARIKORTASUNA XAFLAGARRITASUNA
MATERIAREN EGOERAK
Gorputzak partikula txiki ikustezinaz
osatuta daude.
Egoera solidoan partikula txiki horiek ordenatuta eta elkarrengandik
gertu daude. Partikulek masa dute, beraz, masa izango dute solidoek.
Partikulak ordenatuta daudenez, ez dute ez bolumena ezta formarik ere
aldatzen.
Egoera likidoan partikula txiki horiek elkarrengandik ez daude
solidoetan bezain hurbil, eta gainera, ez daude ordenatuta. Partikulek
masa dute, beraz, masa izango dute likidoek. Partikulak ordenarik gabe
eta elkarren artean mugitzeko eran daudenez, forma alda dezakete eta
ontziarena hartu. Presioa egiten dugu partikulak oraindik ere nahiko
hurbil egonik, ez zaie bolumena aldatzen.
Gas egoeran partikula txiki horiek solidoetan eta likidoetan baino
urrunago daude elkarrengandik: ez daude batere hurbil. Gas partikulek
masa dutenez, masa izango dute gasek. Gasek forma aldatu eta
ontziarena moldatzeaz gain, bolumena aldatzen dute presioa egiten
zaionean(partikulak hurbildu egiten direlako).
EGOERA ALDAKETAK
Materia egoera ezberdinetan egoten da eta egoera batetik
bestera aldatzen da. Hauek dira:
o URTZEA: Materia egoera solidotik likidora pasatzea.
o SOLIDOTZEA: Egoera likidotik egoera solidora pasatzea.
o LURRUNTZEA: Materia egoera
likidotik gas egoerara
pasatzea.
o KONDENTSATZEA: Materia
egoera gasetik egoera likidora
pasatzea.
o SUBLIMAZIOA:Materia egoera
solidotik gas egoerara edota
gas egoeratik solidora
pasatzea.
SUBSTANTZIA PURUAK ETA NAHASKETAK
• SUBSTANTZIA: Materia osatzen duen
edozein gauza. 2 motatakoak dira:
• Substantzia puruak: Substantzia
bakarrez osatutako materiak (
ura, olioa, urrea, gatza,…).
• Nahasketak: Substantzia bat baino gehiago duten materialak.
Esperimentu bereziak eginda, berriro substantzia puruak lortu
ditzakegu.
• NAHASTEAK ere bi motatakoak izan daitezke:
• Nahaste heterogeneoak: osagai bakoitza begiz edo lupa batekin
bereizi daitezkeen nahasteak (olioa eta ura, burdina-hautsa
eta zerrautsa, errekako ur zikina,...).
• Nahaste homogeneoak: osagaiak begiz bereizi ezin direnean
( purea, maionesa,…)
Nahaste homogeneo bereziak dira disoluzioak. Disoluzioetan
osagai bat solidoa da eta bestea likidoa ( ura, alkohola,
gatzura, ura azukrearekin, edari alkoholikoak,…)
NAHASTEEN BEREIZTE METODOAK
Nahasteek bereizteko 4 metodo nagusi daude:
1.-DEKANTAZIOA: lurra eta harri txikiz nahastuta dagoen ura ontzi
batean geldi-geldi utzi eta handik denbora batera gai solidoak
“hondoan” egongo dira eta ura goian
garbi geratuko da.
Sistema hau “araztegietan”
ibaietako ur - zikinak garbitzeko
erabiltzen da. Ura dekantatu
ondoren, edan ahal izateko, kloro pixka bat botatzen zaio
mikroorganismo kaltegarriak hiltzeko.
2.-MAGNETISMOA: iman bat erabiliz, nahastean
dauden burdinazko materialak bereizten dira.
Sistema hau “metala birziklatzeko
lantegietan” erabiltzen da.
3.-URTZEA: beroa erabilita bereizi nahi dugun materiala urtu egiten
da.
Sistema hau “plastikoa birziklatzeko
lantegietan”
erabiltzen da.
4.-LURRUNTZE edo KRISTALIZAZIOA: uretan nahastuta dagoen
solidoa bereizteko, ura lurrundu egiten da. Ura lurrundutakoan,
solidoa kristalizatuta, gogortuta, geratzen da.
Sistema hau
“gatzagatan”
erabiltzen da,
ur gazitik
gatza lortu
ahal izateko.
6.esperimentua
Ura eta olioa banandu al daitezke?
Helburua:
Ura eta olioa banandu al daitezken jakitea.
Materiala:
2 baso
Ura
Olioa
Serbilleta
Prozedura:
1-.Lehenik baso bat urez eta olioz bete.
2-.Jarraian beste basoari serbilleta gainean jarri.
3-.Ondoren olioa eta ura beste basora bota.
4-.Azkenik zer gertatzen den ikusi.
Ondorioak:
Serbilleta jarritako basora olioa eta ura botatakoan olioa serbilleta
gainean gelditzen da eta ura behera jaisten da.
7.esperimentua
Nola bereizi ura eta gatza?
Helburua:Zer gertatzen den gatza eta ura nahastuta kalefakzio gainean
utzi ez gero jakitea.
Materiala:
• Porta-objektua
• Gatza
• Ura
• Kalefakzioa
Prozedura
1-.Porta-objektua urez bete.
2-.Gatza bota.
3-.Ondo nahastu.
4-.Kalefakzio gainean jarri.
5-.Zer gertatzen den ikusi 10 edo 15 minututan
Ondorioak
Gatza gogorra geratzen da. Eta ura lurrundu egiten da.
8.esperimentua
Nola bereizi ura eta lurra nahastuta?
Helburua: Ura eta lurra nahastu ondoren bi osagaiak bereiztea.
Materiala:
• Prezipitazio ontzia,
• Porta-objektua
• Lurra
• Ura
Prozedura:
1. Lur bila joan.
2. Prezipitazio ontzia urez bete.
3. Lurra uretara bota.
4. Ondo nahastu.
5. Egun oso bat utzi dagoen tokian mugitu gabe eta ura
nahastu gabe.
Ondorioa(k): Prezipitazio ontziaren azpia zikina geratuko da eta ura
prezipitazio ontziaren gainaldean geratuko da ( ura ia garbi-garbia dago.
Ura garbia lortzea nahi badugu filtro batetik pasa dezakegu).
9.esperimentua
Azukrea eta burdin hautsa nola bereizi.
Helburua:
Azukrea eta burdina-hautsa bereiztea.
Materiala:
• Azukrea
• Burdina-hautsa
• Porta-objektua.
• Imana
Prozedura:
1. Azukrea eta burdina-hautsa nahastu.
2. Imana jarri porta-objektuaren gainean.
3. Zer gertatzen den ikusi.
Ondorioak:
Imanarekin burdina-hautsa itsatsi eta azukrea porta-objektuan
geratzen da.
DISOLUZIAK ETA MATERIA ALDAKETAK
DISOLUZIOAK
Disoluzioa: materia likido eta beste solido baten nahaste homogeneoa
da.
Ura azukrearekin nahastuta edo ur gazia disoluzioak dira.
Disoluzio baten bi elementu daude:
• Disolbatzailea: nahasketaren materia likidoa ( ura ).
• Solutua: nahasketaren zati solidoa ( azukrea, gatz
MATERIA ALDAKETAK
Materiak 2 aldaketa mota jasan ditzake:
• ALDAKETA FISIKOAK: beste batekin nahastu arren, berez
aldatzen ez dena. Nahasketa desegin eta berriro materia
berreskuratu dezakegu.
NAHASTEEK materiaren aldaketa
fisikoak dira.
• ALDAKETA KIMIKOAK: zerbaiten eraginez materiaren izaera
erabat aldatzen da eta berriro hasieran zuen moduan
ezin dugu inolaz berreskuratu.
ERREKUNTZA eta ERDOILTZEA gertatzen direnean,
materia betirako aldatzen da. Papera edo egurra
erretzen direnean, ezin dugu berriro egur edo paper hori
berreskuratu. Aldaketa kimikoa gertatu da eta egurra
errauts eta karbono dioxidoan bihurtu da.
EGILEAK:
Goian: Mattin Aiertza, Xabier Irulegi, Mikel Labaka, Leire Eizmendi,
Izar Agirretxe eta Naikari Urdalleta.
Behean: Haritz Goenaga, Nahia Cadierno, Itxaso Esnal, Saioa Beristain
eta Elaia Azpillaga.

More Related Content

PDF
7. energia eta materiaren eraldaketak
PDF
5 maila 7 MATERIA eta MATERIAREN PROPIETATEAK Anaya
PDF
7 INDARRAK eta ENERGIA Zubia Santillana LH 4
PDF
3 LANDAREAK Zubia Santillana LH4
PDF
6 MAKINAK Zubia Santillana
PPT
Zirkulazio Aparatua
PDF
4 maila BURUKETAK 2.pdf
PDF
MATEMATIKA 5 SANTILLANA
 
7. energia eta materiaren eraldaketak
5 maila 7 MATERIA eta MATERIAREN PROPIETATEAK Anaya
7 INDARRAK eta ENERGIA Zubia Santillana LH 4
3 LANDAREAK Zubia Santillana LH4
6 MAKINAK Zubia Santillana
Zirkulazio Aparatua
4 maila BURUKETAK 2.pdf
MATEMATIKA 5 SANTILLANA
 

What's hot (20)

PDF
5 maila - 8 ENERGIA eta ALDAKETAK Anaya
PDF
4 maila buruketak 1
PDF
5 maila - 3 ELIKADURA eta NUTRIZIOA Anaya docx
PDF
Buruketak lehen biderketak
PPTX
Energia iturri berriztagarriak eta berriztaezinak
DOCX
IRAKURKETA AKTIBOA 1.DBHrako ULERMEN GALDERAK IKASLEEK Prestatua
PDF
Historiaurrea
PDF
5. maila buruketa egokituak -3- zatiketak - trebegai santillana -
PPT
Matematika
PDF
Zatiketak egiten ikasten
PDF
5. maila buruketa egokituak -4- zatikiak- trebegai santillana -
PDF
Hilabeteak eta urtaroak
DOCX
1631983383 buruketak lh5 hasierako ebaluaketa
PPTX
Gorputz geometrikoak
PDF
NUTRIZIOA, 6 MAILA
PDF
1 NUTRIZIOA Santillana Egiten Jakin
PDF
Instrukzioak etxe tresna idazteko jarraibideak n
PDF
Buruketak biderketa txantiloiarekin
PDF
Buruketak 2. maila egokitzapena
PDF
9 AIREA ETA EGURALDIA Zubia Santillana
5 maila - 8 ENERGIA eta ALDAKETAK Anaya
4 maila buruketak 1
5 maila - 3 ELIKADURA eta NUTRIZIOA Anaya docx
Buruketak lehen biderketak
Energia iturri berriztagarriak eta berriztaezinak
IRAKURKETA AKTIBOA 1.DBHrako ULERMEN GALDERAK IKASLEEK Prestatua
Historiaurrea
5. maila buruketa egokituak -3- zatiketak - trebegai santillana -
Matematika
Zatiketak egiten ikasten
5. maila buruketa egokituak -4- zatikiak- trebegai santillana -
Hilabeteak eta urtaroak
1631983383 buruketak lh5 hasierako ebaluaketa
Gorputz geometrikoak
NUTRIZIOA, 6 MAILA
1 NUTRIZIOA Santillana Egiten Jakin
Instrukzioak etxe tresna idazteko jarraibideak n
Buruketak biderketa txantiloiarekin
Buruketak 2. maila egokitzapena
9 AIREA ETA EGURALDIA Zubia Santillana
Ad

Similar to Materia osoa-2 (6)

PPTX
Materia
PPTX
Materia
PDF
Materia
DOC
1 gaia 3 dbh apunteak
PPTX
Materia
Materia
Materia
Materia
1 gaia 3 dbh apunteak
Materia
Ad

Materia osoa-2

  • 1. SAN MARTIN HERRI ESKOLA LH3 ZIKLOKO IKASLEAK
  • 2. Laborategiko tresnak……………………………. 1 Materia …………………………………………........ 5 Materiaren propietateak ………………………. 5 Materiaren propietate orokorrak………….. 5 Esperimentuak……………………………………… 6 Materiaren propietate bereziak……………… 11 Materiaren egoerak……………………………….. 13 Egoera aldaketak…………………………………… 13 Substantzia puruak eta nahasketak……… 14 Nahasteen bereizte metodoak………………. 15 Esperimentuak……………………………………… 16 Disoluzioak…………………………………………….. 20 Materiaren aldaketa fisikoak….……………… 20 Materiaren aldaketa kimikoak………………… 20 SAN MARTIN HERRI ESKOLA
  • 3. Material gogorrez (normalean egurrez) egindako ontzia, aleak, belarrak, … txikituz edo hauts bihurtzeko erabiltzen dena. Erregai likido edo gaseosoa aire edo oxigenoz nahastu eta errekuntza gertatzen deneko gailua, argi egiteko edo berotzeko erabiltzen dena. Hodi-formako estugune batez amaitzen den ontzi esferiko, koniko edo obalatua, kimika laborategietan erabiltzen dena. Matxarda edo pintza muturrak hurbilduz zerbait heltzeko erabiltzen den tresna eta gailu mekaniko bat da. Palankaren efektuan oinarritzen dira eta zeregin askotarako erabil daitezke: objektu txikiak hartzeko, gauzak hari batetik zintzilikatzeko eta presioa eragiteko. Te nperatu rei ondo jasaten dituen neurtzeko balio duen edalontzia.
  • 4. Pisatzeko tresna. Pisatu nahi dena pisu jakineko objektuekin orekatzean du bere funtsa. Tantak kontatzen dituen tresna da. Hodiak eta orratzak osatutako tresna, likidoak gorputzean sartzeko Gomaz egindako hodia. Likidoa alde batetik bestera pasatzeko hodia. Gauzak nahasteko balio duen makila. 20 zentimetroko luzera du. Nahasketak egiterakoan malatsa ibiltzen da nahasteko. Irudiak nahiz letrak handiago ikusteko heldulekua duen lentea.
  • 5. Saiodia kimikako laborategian erabiltzen den beirazko materiala da. Alde bat irekita eta bestea itxita eta biribildua du, laborategian likido lagin txikiak edukitzeko erabiltzen da eta zenbaitetan estalkia ere izaten du. Flaskoa botila txiki edo aho meharrekoa gehienetan likidoa gordetzeko erabiltzen dena. Disoluzioetatik abiatuz, kristalizazioak egiteko erabiltzen den beirazko ontzi zabal eta sakonera txikikoa. Kono hutsaren itxura daukan metal zein plastikozko tresna, muturrean hodi laburra duana; botilak likidoa isuri gabe betetzeko erabiltzen da. Onil bere sinonimoa da. Bere inguruan eremu magnetiko iraunkorra sortatzen duen gorputza, normalean material ferromagnetikoz osatua.
  • 6. Nahasketa txikiak egiteko erabiltzen den ontzitxoa. Gorputz porodun edo aparatua, fluido bat (likido edo gaseosoa) bertatik igaroaraziz, honek esekita dituen partikulak edota nahastuta dituen materia solido edo erdi-solidoak kentzeko erabiltzen dena. Pipeta zehaztasun handiz likido bolumen txikiak neurtzeko laborategian erabiltzen den beirazko instrumentu bolumetrikoa da. MATERIA
  • 7. Masa duen eta espazioan lekua okupatzen duen edozer da materia. Zentzumenen bitartez jabetzen gara materiaz. Materiaren propietateak Zientzian, tamaina jakin bat duen materia zatiari gorputza deitzen zaio. Materia guztiak hainbat propietate betetzen dituzte(masa, bolumena eta sartezintasuna). Horiei materiaren propietate orokorrak deitzen zaie. Bestalde, gorputz batzuk bakarrik dituzten ezaugarriak daude (go- gortasuna, likatasuna, hauskortasuna,.....). Horiek materiaren propietate bereziak deitzen zaie. Materiaren propietate orokorrak Gorputz guztiak dituzten propietateak dira. Lau dira: masa, bolumena, sartezintasuna eta dilatazioa. • MASA: Gorputzak zenbat materia kantitatea duen adierazten du. Balantza erabiltzen da hori neurtzeko. • BOLUMENA: Gorputzak espazioan zenbat leku betetzen duen adierazten du. • SARTEZINTASUNA: Gorputz batek betetzen duen lekuan, momentuan eta leku berean, ezin da beste bat egon. • DILATAZIOA: Gorputz guztiak, berotzen direnean, luzatu egiten dira. Adibidez, trenbideko karrila berotzen denean luzatu egiten da. 1.esperimentua
  • 8. Aireak ba al du bolumenik? Helburua: Aireak bolumenik ba al duen jakitea. Materiala: Xiringa. Prozedura: 1-.Lehenik xiringa airez bete. 2-.Hatza xiringaren puntan jarri. 3-.Xiringaren kirtenari bultzatu. 4-.Presioan dagoenean hatza kendu. Ondorioak: Aireak bolumena ez balu puntan behatza jarri eta kirtenari bultzatzean barreneraino joango zen. Hatza kendutakoan zarata ateratzen du eta horrek esan nahi du aireak bolumena duela. 2.esperimentua
  • 9. Airea dagoen espazioan beste materiarik sar al daiteke? Helburua: Airea dagoen espazioan beste materiarik sar al daiteken jakitea. Materiala -Xiringa -Kristalizadorea -Gomazko hodia -Saiodia -Ura Prozedura 1-.Kristalizadorea eta saiodia urez bete. 2-.Xiringa eta saiodia gomazko hodiaren bidez lotu. 3-.Xiringa airez bete. 4-.Saiodia buruz bera jarri beteta uretan. 5-.Xiringaren kirtenari bultzatu. 6-.Zer pasatzen den ikusi. Ondorioak Materia bat dagoen tokian ezin da beste bat sartu, baina sartu ezkero sartu den adina atera behar du. 3.esperimentua Aireak ba al du masarik?
  • 10. Helburua: Aireak pisurik ba al duen jakitea da esperimentu honen helburua. Materiala: 2 globo Balantza Prozedura: 1- Balantza bat hartu. 2- Bi globo hartu eta bat asko puztu. 3- Puztutako globoa balantzaren alde batean jarri. 4- Puztu gabeko globoa beste aldean jarri. 5- Itxaron balantza gelditu arte. Ondorioak: Puztutako globoak, globo hutsak baino gehiago pisatzen duela (Aireak pisatu egiten du). 4.esperimentua
  • 11. Flasko baten barruko likidoaren zenbat pisatzen dute? Helburua: Flasko baten barruko likidoak zenbat pisatzen duen jakitea gramotan. Materiala: • Flaskoa • Pisua Prozedura: 1. Flasko pisatu 2. Flasko urez bete eta pisatu. 3. Flaskoa beteak pisatzen duena hutsari kendu. Ondorioak: Gure flaskoko urak 2060 gramo pisatzen ditu. 5.esperimentua
  • 12. Harri baten masaren neurketa (gramotan). Helburua: Harri baten masaren neurketa gramotan jakitea. Materiala: • Harria • Pisua Prozedura: 1. Harria pisuan jarri 2. Zenbat pisatzen duen ikusi Ondorioak: Harriaren masak 287g pisatzen ditu.
  • 13. MATERIAREN PROPIETATE BEREZIAK PROPIETATEA EZAUGARRIA ADIBIDEA AURKAKO PROPIETATEA ADIBIDEA GOGORTASUNA Material gogorrak arrastoa uzten dute bigunago baten gainean. Diamantea BIGUNTASUNA Igeltsua ELASTIKOTASUNA Materiak hasieran zuen forma berreskuratzeko duen ahalmena. Ileko goma PLASTIKOTASUNA Plastilina BISKOSITATEA Ontzietatik oso motel isurtzeko ezaugarria. Eztia JARIOKORTASUNA Ura HAUSKORTASUNA Kolpea jasotakoan erraz puskatzen denaren ezaugarria Kristala TENAZITATEA Tenazak DISOLBAGARRITASUNA Likido batean erraz disolbatzeko edo nahastuta desagertzeko duten ezaugarria. Azukrea, gatza DISOLBAGAITZA Harria ERREGAITASUNA Beroa emandakoan erraz erretzen denaren ezaugarria. Papera, egurra ERREGAITZA Harria EROANKORTASUNA Argindarra edo beroa erraz pasatzen uzten denaren ezaugarria. Metalak, ura ISOLATZAILEA Buztina, zeramika HARIKORTASUNA Puskatu gabe hari bihurtzeko gai den materia Kobrea XAFLAGARRITASUNA Puskatu gabe xafla forma har dezakeen materia. Burnia
  • 14. GOGORTASUNA BIGUNTASUNA ELASTIKOTASUNA PLASTIKOTASUNA BISKOSITATEA JARIOKORTASUNA HAUSKORTASUNA TENAZITATEA DISOLBAGARRITASUNA DISOLBAGAITZA ERREGAITASUNA ERREGAITZA EROANKORTASUNA ISOLATZAILEA HARIKORTASUNA XAFLAGARRITASUNA
  • 15. MATERIAREN EGOERAK Gorputzak partikula txiki ikustezinaz osatuta daude. Egoera solidoan partikula txiki horiek ordenatuta eta elkarrengandik gertu daude. Partikulek masa dute, beraz, masa izango dute solidoek. Partikulak ordenatuta daudenez, ez dute ez bolumena ezta formarik ere aldatzen. Egoera likidoan partikula txiki horiek elkarrengandik ez daude solidoetan bezain hurbil, eta gainera, ez daude ordenatuta. Partikulek masa dute, beraz, masa izango dute likidoek. Partikulak ordenarik gabe eta elkarren artean mugitzeko eran daudenez, forma alda dezakete eta ontziarena hartu. Presioa egiten dugu partikulak oraindik ere nahiko hurbil egonik, ez zaie bolumena aldatzen. Gas egoeran partikula txiki horiek solidoetan eta likidoetan baino urrunago daude elkarrengandik: ez daude batere hurbil. Gas partikulek masa dutenez, masa izango dute gasek. Gasek forma aldatu eta ontziarena moldatzeaz gain, bolumena aldatzen dute presioa egiten zaionean(partikulak hurbildu egiten direlako). EGOERA ALDAKETAK Materia egoera ezberdinetan egoten da eta egoera batetik bestera aldatzen da. Hauek dira: o URTZEA: Materia egoera solidotik likidora pasatzea. o SOLIDOTZEA: Egoera likidotik egoera solidora pasatzea. o LURRUNTZEA: Materia egoera likidotik gas egoerara pasatzea. o KONDENTSATZEA: Materia egoera gasetik egoera likidora pasatzea. o SUBLIMAZIOA:Materia egoera solidotik gas egoerara edota gas egoeratik solidora pasatzea.
  • 16. SUBSTANTZIA PURUAK ETA NAHASKETAK • SUBSTANTZIA: Materia osatzen duen edozein gauza. 2 motatakoak dira: • Substantzia puruak: Substantzia bakarrez osatutako materiak ( ura, olioa, urrea, gatza,…). • Nahasketak: Substantzia bat baino gehiago duten materialak. Esperimentu bereziak eginda, berriro substantzia puruak lortu ditzakegu. • NAHASTEAK ere bi motatakoak izan daitezke: • Nahaste heterogeneoak: osagai bakoitza begiz edo lupa batekin bereizi daitezkeen nahasteak (olioa eta ura, burdina-hautsa eta zerrautsa, errekako ur zikina,...). • Nahaste homogeneoak: osagaiak begiz bereizi ezin direnean ( purea, maionesa,…) Nahaste homogeneo bereziak dira disoluzioak. Disoluzioetan osagai bat solidoa da eta bestea likidoa ( ura, alkohola, gatzura, ura azukrearekin, edari alkoholikoak,…)
  • 17. NAHASTEEN BEREIZTE METODOAK Nahasteek bereizteko 4 metodo nagusi daude: 1.-DEKANTAZIOA: lurra eta harri txikiz nahastuta dagoen ura ontzi batean geldi-geldi utzi eta handik denbora batera gai solidoak “hondoan” egongo dira eta ura goian garbi geratuko da. Sistema hau “araztegietan” ibaietako ur - zikinak garbitzeko erabiltzen da. Ura dekantatu ondoren, edan ahal izateko, kloro pixka bat botatzen zaio mikroorganismo kaltegarriak hiltzeko. 2.-MAGNETISMOA: iman bat erabiliz, nahastean dauden burdinazko materialak bereizten dira. Sistema hau “metala birziklatzeko lantegietan” erabiltzen da. 3.-URTZEA: beroa erabilita bereizi nahi dugun materiala urtu egiten da. Sistema hau “plastikoa birziklatzeko lantegietan” erabiltzen da. 4.-LURRUNTZE edo KRISTALIZAZIOA: uretan nahastuta dagoen solidoa bereizteko, ura lurrundu egiten da. Ura lurrundutakoan, solidoa kristalizatuta, gogortuta, geratzen da. Sistema hau “gatzagatan” erabiltzen da, ur gazitik gatza lortu ahal izateko.
  • 18. 6.esperimentua Ura eta olioa banandu al daitezke? Helburua: Ura eta olioa banandu al daitezken jakitea. Materiala: 2 baso Ura Olioa Serbilleta Prozedura: 1-.Lehenik baso bat urez eta olioz bete. 2-.Jarraian beste basoari serbilleta gainean jarri. 3-.Ondoren olioa eta ura beste basora bota. 4-.Azkenik zer gertatzen den ikusi. Ondorioak: Serbilleta jarritako basora olioa eta ura botatakoan olioa serbilleta gainean gelditzen da eta ura behera jaisten da. 7.esperimentua Nola bereizi ura eta gatza?
  • 19. Helburua:Zer gertatzen den gatza eta ura nahastuta kalefakzio gainean utzi ez gero jakitea. Materiala: • Porta-objektua • Gatza • Ura • Kalefakzioa Prozedura 1-.Porta-objektua urez bete. 2-.Gatza bota. 3-.Ondo nahastu. 4-.Kalefakzio gainean jarri. 5-.Zer gertatzen den ikusi 10 edo 15 minututan Ondorioak Gatza gogorra geratzen da. Eta ura lurrundu egiten da. 8.esperimentua Nola bereizi ura eta lurra nahastuta? Helburua: Ura eta lurra nahastu ondoren bi osagaiak bereiztea.
  • 20. Materiala: • Prezipitazio ontzia, • Porta-objektua • Lurra • Ura Prozedura: 1. Lur bila joan. 2. Prezipitazio ontzia urez bete. 3. Lurra uretara bota. 4. Ondo nahastu. 5. Egun oso bat utzi dagoen tokian mugitu gabe eta ura nahastu gabe. Ondorioa(k): Prezipitazio ontziaren azpia zikina geratuko da eta ura prezipitazio ontziaren gainaldean geratuko da ( ura ia garbi-garbia dago. Ura garbia lortzea nahi badugu filtro batetik pasa dezakegu). 9.esperimentua Azukrea eta burdin hautsa nola bereizi.
  • 21. Helburua: Azukrea eta burdina-hautsa bereiztea. Materiala: • Azukrea • Burdina-hautsa • Porta-objektua. • Imana Prozedura: 1. Azukrea eta burdina-hautsa nahastu. 2. Imana jarri porta-objektuaren gainean. 3. Zer gertatzen den ikusi. Ondorioak: Imanarekin burdina-hautsa itsatsi eta azukrea porta-objektuan geratzen da. DISOLUZIAK ETA MATERIA ALDAKETAK DISOLUZIOAK Disoluzioa: materia likido eta beste solido baten nahaste homogeneoa da. Ura azukrearekin nahastuta edo ur gazia disoluzioak dira. Disoluzio baten bi elementu daude:
  • 22. • Disolbatzailea: nahasketaren materia likidoa ( ura ). • Solutua: nahasketaren zati solidoa ( azukrea, gatz MATERIA ALDAKETAK Materiak 2 aldaketa mota jasan ditzake: • ALDAKETA FISIKOAK: beste batekin nahastu arren, berez aldatzen ez dena. Nahasketa desegin eta berriro materia berreskuratu dezakegu. NAHASTEEK materiaren aldaketa fisikoak dira. • ALDAKETA KIMIKOAK: zerbaiten eraginez materiaren izaera erabat aldatzen da eta berriro hasieran zuen moduan ezin dugu inolaz berreskuratu. ERREKUNTZA eta ERDOILTZEA gertatzen direnean, materia betirako aldatzen da. Papera edo egurra erretzen direnean, ezin dugu berriro egur edo paper hori berreskuratu. Aldaketa kimikoa gertatu da eta egurra errauts eta karbono dioxidoan bihurtu da.
  • 23. EGILEAK: Goian: Mattin Aiertza, Xabier Irulegi, Mikel Labaka, Leire Eizmendi, Izar Agirretxe eta Naikari Urdalleta. Behean: Haritz Goenaga, Nahia Cadierno, Itxaso Esnal, Saioa Beristain eta Elaia Azpillaga.