Operacion Pandemiaren hausnarketa:

Informazioa ematea ezta erraza, informazio hori erakargarria izan behar
du entzulearentzat zerbait transmititzeko, nolabait eragina izateko. Hona
hemen adibide argi bat, fama duen edo gaur egun ahopean dabilen
zorigaitzeko gripe A delakoaren kritika.

Saldu nahi diguten histeria farmako eta aberats batzuen negozioa besterik
ez dela dioten dokumentalak aspaldion ugari ikusi ditut eta nola ez arrazoia
dute, baina aspaldi entzun nuen esaldi batek dioen bezala munduak ondo
funtzionatzeko bakoitzak bere lekua okupatu behar du eta egia esan
eskerrak niri hemen bizitzea tokatu zaidan eta ez afrika aldean goseak
hiltzen edo Amerikar aberats zantar horien artean...

Dena den, pandemia honetaz hitz egitea aspaldion aspergarria deritzot,
betiko hitzak baitira denon ahoetan, laster eguraldietaz hitz egitea baino
errazago hitz egingo dugu honetaz, igogailuan auzokoarekin elkartzerakoan
euria egingo duen ala ez mintzo beharrean gripea dela ala ez mintzoko gara,
aspergarria benetan!

Beraz, nahiago dut dokumental horrek maneiatzen duen informazioaz
mintzo. Letra larrietan jartzen dituen hitzak, atzean agertzen diren
imajinak, internetetik ateratako estatistikak, musika... Eta noski LA VOZ
EN OFF delakoa.

Izugarria da nolako zaurkorrak garen, izugarria da baita ere nolako erraz
engainatzen gaituen bizpahiru zifra ikusten ditugunean, guk geuk
hausnarketak egin beharrean errazagoa da telebista piztean izen handiak
dituzten famadun pertsonaien hausnarketak entzutea eta sinestea! Eta gero
guk besteei hitz egitean gure hitzak direla sinestatu! Hau da hau komeria!
Non gelditzen dira benetan gure hausnarketak?

More Related Content

PDF
Hacia la WebQuest 3.0
PPT
Sukaldean Handitzen Handitzen
DOC
Aurkibidea
DOC
Mate Lana
PPT
Sagutxoaren Trebetasuna
DOC
Operacion Pandemiaren Hausnarketa
PPT
Jolasa Pps
PDF
2024 Trend Updates: What Really Works In SEO & Content Marketing
Hacia la WebQuest 3.0
Sukaldean Handitzen Handitzen
Aurkibidea
Mate Lana
Sagutxoaren Trebetasuna
Operacion Pandemiaren Hausnarketa
Jolasa Pps
2024 Trend Updates: What Really Works In SEO & Content Marketing
Ad

Operacion Pandemiaren Hausnarketa

  • 1. Operacion Pandemiaren hausnarketa: Informazioa ematea ezta erraza, informazio hori erakargarria izan behar du entzulearentzat zerbait transmititzeko, nolabait eragina izateko. Hona hemen adibide argi bat, fama duen edo gaur egun ahopean dabilen zorigaitzeko gripe A delakoaren kritika. Saldu nahi diguten histeria farmako eta aberats batzuen negozioa besterik ez dela dioten dokumentalak aspaldion ugari ikusi ditut eta nola ez arrazoia dute, baina aspaldi entzun nuen esaldi batek dioen bezala munduak ondo funtzionatzeko bakoitzak bere lekua okupatu behar du eta egia esan eskerrak niri hemen bizitzea tokatu zaidan eta ez afrika aldean goseak hiltzen edo Amerikar aberats zantar horien artean... Dena den, pandemia honetaz hitz egitea aspaldion aspergarria deritzot, betiko hitzak baitira denon ahoetan, laster eguraldietaz hitz egitea baino errazago hitz egingo dugu honetaz, igogailuan auzokoarekin elkartzerakoan euria egingo duen ala ez mintzo beharrean gripea dela ala ez mintzoko gara, aspergarria benetan! Beraz, nahiago dut dokumental horrek maneiatzen duen informazioaz mintzo. Letra larrietan jartzen dituen hitzak, atzean agertzen diren imajinak, internetetik ateratako estatistikak, musika... Eta noski LA VOZ EN OFF delakoa. Izugarria da nolako zaurkorrak garen, izugarria da baita ere nolako erraz engainatzen gaituen bizpahiru zifra ikusten ditugunean, guk geuk hausnarketak egin beharrean errazagoa da telebista piztean izen handiak dituzten famadun pertsonaien hausnarketak entzutea eta sinestea! Eta gero guk besteei hitz egitean gure hitzak direla sinestatu! Hau da hau komeria! Non gelditzen dira benetan gure hausnarketak?