TUTORiA B02 berritzegunea Haur eta Lehen Hezkuntza Noviembre 2007
TUTORIA  kontzeptua Tutorearen funtzioak burutzea beste gainontzeko irakasle, familia eta ikasleekin bilduz , banaka edota taldeka, ikastaldearen zein ikasle bakoitzaren jarduera akademikoa pertsonala eta soziala  hobetzeko asmoz. Hausnarketa, akzio eta ebaluazio prozesua da.
A lderdi nabarmenenak  Prozesu jarraia da, ez zeozer puntuala.  Era aktibo eta dinamikoan burututa Sistematikoki planifikatua dena Ikasketa prozesua dakarrena .  Hezkuntza eragile guztien elkarkidetza behar du.
TUTORIA Eskolako curriculuma bere garapenerako markoa izan behar du.  Interdisziplinarra da Auto-orientazioa bultzatu behar du  
TUTORIA Haur eta Lehen hezkuntzako funtzio garrantzitsuenak  dira:  *umearen integrazioa gelakide taldean, * bere hasierako eskolaratze egokitzapena,  * ikasketa arazoak aurreikustea, eta  * eskola eta familiaren arteko lotura sortzea
Gure curriculuma Euskal Autonomia Erkidegoan  Tutoretza eta Orientazio arloa (23. artikulua) Tutoretza plana egiteko orientabideak Asteroko ordutegia
SARRERA Hezkuntza-orientabidea etengabeko laguntza-prozesu sistematikoa da Helburua: oinarrizko konpetentziak eskuratzen laguntzea Tutoretza-plana da ikasleen eskolatze-aldi  osoan orientazio eta jarraipen ekintza guztiak antolatzeko egitura
PRESTAKETA Tutore-taldeari dagokio  Orientatzaileak, aholkulariak eta/edo etaparen koordinatzaileak aholkatuta.
EDUKIAK Garapen pertsonala Besteekiko harremanak Ikasketa-prozesuak Lanbide-orientazioa
TUTOREETZA PLANAREN ATALAK Lortu nahi diren helburuak gaitasunak, eta edukiak. Eremu bakoitzean tutoreari dagozkion ekintzak: ikasleei, irakasle-taldeari, familiei  Ekintza horien plangintza, ikasturtean zehar. Plana bera ebaluatzeko irizpideak.
KONPETENTZIAK 8 KONPETENTZI Tutoretzak konpetentzien garapena landuko du hezkuntza komunitateko eragile guztiekin elkarkidetzan.
NABARMENTZEN DIREN  KONPETENTZIAK Ikasten ikasteko gaitasuna Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna  Gizarte- eta hiritar-gaitasunaren  garapenarena
ESKU-HARTZE EREMUAK 1.-  Zuzenean ikasleekin garatu beharreko ekintzak, bai taldean, bai banaka ere. 2.-  Irakasleekin banaka eta gelako irakasle-taldearen parte gisa garatu beharreko ekintzak. 3.-  Ikasleen familiekin garatutako ekintzak
TUTOREAREN ZEREGINAK Ikasleei lotuta Ikastetxean eta lagun-taldean ondo integratzen laguntzea, eta ikastetxeko jardueretan parte har dezatela bultzatzea. Unerik larrienetan ikasleei aholkuak ematea: ikastetxe berrian sartzean, hezkuntza-ziklo edo etapa aldatzean, hautazko ikasgaiak aukeratzean, lan-mundura igarotzean... Ikasketei begira eta lanbide arloan informazioa eskuratzea erraztu eta erabakiak hartzeko ikaskuntza egoerak sortaraztea ikasleen auto-orientazioa bultzatuz.
TUTOREAREN ZEREGINAK Ikasleei lotuta Ikasleen ikasketa-prozesuen jarraipen orokorra egitea, hezkuntza-erantzun eta/edo laguntza egokiak emateko. Ikasleen eskaerak, kezkak, kexak... bideratzea, eta, taldeko ordezkariarekin eta ordezkariordearekin lankidetzan, gainerako irakasleen eta zuzendaritza-taldearen aurrean bitartekotza egitea, sortzen diren gaietan.
2.-  Ikasle-taldearen irakasleei lotuta Bere taldeko irakasle-taldea koordinatzea, bai programazioan, bai ebaluazioan, bai irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuko banakako egoeren eta egoera orokorren azterketan. Tutoreek hiru bilera egin beharko dituzte gutxienez ikasturteko, bere taldeko irakasleekin, ebaluazio-saioetatik kanpora. Tutoreak bilera horien berri eman beharko dio ikasketa buruari, eta berak egingo du bilera horietarako deia. Tutoretza-plana jakinaraztea, adostea eta garatzea, planetik sortzen diren jardueretan esku hartzera eta elkarlanean aritzera bultzatuz. Ikasleen ezaugarriei buruzko informazioa ematea maila horretako irakasleei, eta programazioan, ebaluazioan eta hezkuntza-harremanean duten inplikazioa jakinaraztea.
Ikasle-taldearen irakasleei lotuta  Bere taldeko ikasleen ebaluazio-prozesua koordinatzea, eta ebaluazio-prozesua egiteko saioak antolatzea eta saioen buru izatea. Curriculumaren egokitzapenetan laguntzea: curriculum-egokitzapenak, hezkuntzan berariaz esku hartzeko proiektuak, curriculum-aniztasuneko programak, premia bereziak dituzten ikasleentzako errefortzu-jarduerak eta haien hezkuntzan esku hartzeko jarduerak. Ikasleen ikasketa-zailtasun orokorrenei erantzutea, eta, ahal izanez gero, aurre hartzea, programazioari beharrezko egokitzapenak eginez, eta banakako hezkuntza-premiei ere erantzutea, horrela, beharra ikusiz gero, curriculum-egokitzapena egiteko.
Ikasle-taldearen irakasleei lotuta  . Ikasleen ebaluazio-prozesua koordinatzea, eta, irakasle-taldearen aholkularitzarekin, eskola-orientazioko banakako txostena egitea, familiak jakinaren gainean jartzeko eta ikasleak orientatzeko. (Txosten hori behin egingo da gutxienez Lehen Hezkuntza amaitzean, bai eta aparteko egoerak gertatzean ere; besteak beste, zikloa edo maila ez gainditzean.
Ikasle-taldearen irakasleei lotuta  Txosten horiek guztiak isilpekoak izango dira. Lehen Hezkuntza bukatzean egingo den banakako txostenak alderdi hauek erakutsiko ditu, gutxienez ikasketak eskuratzeko maila —batez ere, ikasle bakoitzaren hezkuntza-aurrerapenean eragin handiena dutenak eskuratzeko maila— eta banakako arreta bermatzeko garrantzitsutzat hartzen diren gainerako alderdiak ere). 23. artikulua, Oinarrizko Hezkuntzako Curriculumaren Dekretua.
Ikasle-taldearen irakasleei lotuta  Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, tutoreak eskola-orientazioko banakako txostena egingo du, irakasle-taldearen aholkularitzarekin, aukeren hautaketan familiei informazioa emateko eta ikasleei orientatzeko. (Txosten hori behin egingo da gutxienez etapa amaitzean, bai eta aparteko egoerak gertatzean ere; besteak beste, maila ez gainditzean. Txosten horiek guztiak isilpekoak izango dira. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo Lanbide Prestakuntzako Hastapeneko Programa amaitzean, txostenak orientazioa eman beharko dio ikasleari, ikasketa- eta lanbide-arloan izango duen etorkizunari buruz). 23. artikulua,
Ikasle-taldearen irakasleei lotuta  Irakasgaien estatistikak eta ikasketa buruak eskatzen dituen datu guztiak betetzea, bai eta tutoretza-lanetik sortutako ikasleen ikasketa-agiriak ere.
3.- Familiei eta/edo legezko tutoreei eta beste gizarte-eragile batzuei lotuak  : Ikastetxearen eta hezkuntza-etaparen berri ematea gurasoei eta/edo legezko tutoreei. Banakako hezkuntza-prozesuaren jakinaren gainean jartzea, eta lankidetza eskatzea. Familiak eman dezakeen informazioa jasotzea, ikaslea eta haren familia-testuingurua hobeto ezagutzeko. Gurasoei aholkularitza ematea; besteak beste, alderdi hauetan: ikasketa- eta portaera-arazoen konponketan, ikasketen antolaketan eta plangintzan, eta ikasketa- eta lanbide-arloko erabakiak hartzeko garaian.
Familiei eta/edo legezko tutoreei eta beste gizarte-eragile batzuei lotuak  :  Seme-alabak irakaskuntza-jardueretara azaltzen diren eta jardueretan parte hartzen duten jakinaraztea ikasleen gurasoei eta legezko tutoreei, eta haren hezkuntza-prozesuaren berri ematea. Eskola-jarduerekin lotutako gai guztiei buruzko informazioa ematea ikasleei, haren gurasoei eta/edo legezko tutoreei, haiek irakasleengana edo ikastetxeko aginte-organoetara jotzeko duten eskubidearen kalterik gabe. Tutorearen asteroko bisitaren ordutegia jakinarazi beharko die ikastetxeak familiei. Familien parte hartzea bultzatzea ikastetxean.
TUTORETZA-PLANAREN JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA  Ikasturtean, maila bakoitzeko tutore-taldeak tutoretza-planaren garapenaren jarraipena egingo du. Ikasturtea amaitzean, tutoretza-planaren ebaluazioa egingo dute, eta baita planaren garapenari buruzko amaierako memoria ere. Memorian idatziko dute tutoreek, ikasleek eta lankide diren beste eragileek egindako behaketen laburpena, ondo atera diren alderdiak, sortutako zailtasunak eta aldatu beharko diren alderdiak.
TUTORETZA-PLANAREN JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA  Ebaluaketatik jasotako ondorioak, planari aldaketak edo hobekuntzak egiteko kontutan hartuko dira. IRIZPIDEAK: Zer gaitasun-maila eskuratu duten, ezarritako ebaluazio-irizpideen arabera. Edukien garrantzia Jardueren egokitasuna, gaitasunak eskuratzeko Hiru jarduera-eremuetan aurrera eramandako ekintzen egokitasuna Ikasle-taldearen eta familien parte hartzea
LEHEN HEZKUNTZAKO 1. ZIKLOAN  Garatzeko konpetentziak 1- Gelako bizitzan parte hartzea, jardueretan eta gelako funtzionamenduari buruzko erabakietan esku hartzea, bizikidetza-arauak errespetatzea, arduraz, errespetuz eta jarrera kritikoz jokatzeko. 2- Inguruko pertsonekin harremanetan jartzea, eta pertsona horiei laguntzea, entzutea eta haiekin komunikatzea, besteak aintzat har ditzan, eta besteekin jolasteko, ondo pasatzeko eta lan egiteko gai izan dadin. 3- Bidegabekeria- edo indarkeria-egoerez jabetzea, aniztasuna onartzea eta errespetatzea, justizia-, berdintasun-, bake- eta elkartasun-balioekin bat etor dadin bere portaera, kultura arteko gizartean.
4- Jarrera irekiarekin hausnartzea eskola-jarduerak egiteko duen moduari eta egiten duen ahaleginari buruz, ikasleak bere eskola-errendimendua ebalua dezan eta behar duen laguntza onar dezan, eta, horrela, ondo egindako lana aintzat har dezan. 5- Bere buruaren ezagutza aztertzea, autoestimu egokia garatzeko eta segurtasunez aurre egiteko egoera berriei. 6- Irizpideak erabiliz aztertzea eguneroko bizitzako esperientziak eta gatazka-egoerak, eta aukerak baloratzea, erabakiak autonomiaz eta errespetuz hartu ahal izateko.
EDUKI-MULTZOAK 1. EDUKI MULTZOA:  Garapen pertsonala GAIAK:  Autoestimua Sentimenduak eta emozioak Norberaren nortasuna Ahalmenak sustatzea MATERIALEN ZERRENDA
EDUKI-MULTZOAK 2. EDUKI  MULTZOA:  Besteekiko harremanak GAIAK: Taldea Besteekiko harremanak Gizarte trebetasunak Gatazka MATERIALEN ZERRENDA
EDUKI-MULTZOAK 3. EDUKI  MULTZOA:  Ikaskuntza-prozesuak GAIAK: Ikasketen antolaketa eta  plangintza Motibazioa, ahalegina eta errendimendua Alor desberdinetan pentsatzen irakasteko estrategiak. MATERIALEN ZERRENDA
EDUKI-MULTZOAK 4. EDUKI MULTZOA:  Lanbide-orientazioa GAIAK:  Erabakiak hartzea  Lanarekin lotutako balioak  Helburuak eta horiek lortzeko bideak Bakoitzak etorkizunean izango duen proiekzioa  MATERIALEN ZERRENDA
KONPETENTZIAK ETA EBALUAZIO-IRIZPIDEAK 1.- Nork bere buruaren ezagutza aztertzea, autoestimu egokia garatzeko eta egoera berriei segurtasunez aurre egiteko. Ezaugarri pertsonalak errealismoz azaltzen ditu Pertsona bezala hazteko gainerakoen laguntzak duen garrantzia aitortzen du Helburu dituen xedeak lortzeko ilusioa eta ahalegina egiteko nahia agertzeko ditu Egoera berriei aurre egiten die Bere iritziak autonomiaz adierazten ditu, eta, aldi berean, malgutasunez jokatzen du Dituen kezkak adierazten ditu Bere sentimenduak eta emozioak agertzen ditu Bere ikaskideekin berdintasunezko harremanak izaten ditu, eta ez du ez besteen gainetik ez besteen mendean jokatzen
KONPETENTZIAK ETA EBALUAZIO-IRIZPIDEAK 2.- Eguneroko bizitzan gertatzen diren esperientziak eta gatazka-egoerak irizpideei jarraiki aztertzea, eta, horrez gain, erabakiak autonomiaz eta errespetuz hartzeko dauden aukerak baloratzea. Eguneroko bizitzako gatazka-egoerak identifikatzen ditu Ikasgelan sortzen diren gatazka-egoeretan, jarrera pertsonala hartzen du Unean uneko gizarte-gertakariei eta -arazoei dagokienez, bere iritzia ematen du Eguneroko bizitzan, pertsonen artean gertatzen diren arazoak pertsonalki eta era autonomoan konpontzen ditu Zerbaitekin ados ez dagoenean, ikaskideekin horri buruz hitz egin nahi izaten du
PLANAREN ANTOLAMENDUA 1 .-Tutorearen hautaketa 2.- Ikasturtearen zehar landu beharreko helburuak finkatu.  3.- Ekintzak zerrendatu, mailaka, adinaren arabera. 4.- 3-4 gaiak aukeratu hiruhilabeteko 5 – Fitxen, plantilen bitartez ebaluatu. 6.- UTP-a irekia izan behar da, moldagarria, ikastetxearen ikasleriaren araberakoa.
ERABILITAKO ITURRIA
Ondarroako gaur egungo ekintzak Nahiko 3-4 Nahiko 5-6 Elkarbizitza proiektua Ikasketa Komunitateak: Gelako ordezkarien bilerak, talde interaktiboak, … Denak kontutan hartu beharrekoak, hustargarriak Bego Mentxaka- B10 Gernika

More Related Content

PPTX
Didaktika orokorra aurkezpena i
PPT
Hezkuntza kooperatiboa
PPT
Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntza
PPT
Practicum2
PPTX
Aurkezpena balioak
PDF
4 talde lana eskema
PDF
Pedagogien konparazioa
PPTX
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena i
Hezkuntza kooperatiboa
Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntza
Practicum2
Aurkezpena balioak
4 talde lana eskema
Pedagogien konparazioa
Didaktika orokorra aurkezpena i

What's hot (14)

DOCX
Ikasle laguntzailea zuzen
PDF
Lh 2. modulua 16 17 eus
PPTX
Didaktika orokorra aurkezpena i
PDF
ARAZO EGOERAK
PPTX
Disziplinatik elkarbizitzara h_fn
DOCX
Ikasle laguntzailea jatorrizkoa
DOCX
10. baliabideen sintesia
PDF
Kalitatezko eskola inklusiboak
DOCX
10. baliabideen sintesia
PDF
Unitate didaktikoa nola egin berritzegune
PDF
Peagogoen lana
PPTX
Irakasle funtzioa aurkezpena
PDF
Pedagogia desberdinak
DOC
Unitate didaktikoa 2010 11
Ikasle laguntzailea zuzen
Lh 2. modulua 16 17 eus
Didaktika orokorra aurkezpena i
ARAZO EGOERAK
Disziplinatik elkarbizitzara h_fn
Ikasle laguntzailea jatorrizkoa
10. baliabideen sintesia
Kalitatezko eskola inklusiboak
10. baliabideen sintesia
Unitate didaktikoa nola egin berritzegune
Peagogoen lana
Irakasle funtzioa aurkezpena
Pedagogia desberdinak
Unitate didaktikoa 2010 11
Ad

Similar to Tutoretza (20)

PDF
3 eskema talde lana
PDF
3 eskema talde lana
DOCX
Unitate didaktikoa
DOCX
XXI.mendeko hezkuntza
DOCX
XXI.mendeko hezkuntza
DOC
1. foroa
PPTX
Ikasketa kooperatiboa
DOC
Dekretuaren inguruko galderak!!!
PPT
Konstruktibismoa
PDF
Pedagogoen alderaketa
PDF
Hezkuntza proiektua
DOC
Dekretuaren sintesia xingola.
PPTX
Practicum-I- EHU 2014
DOCX
Artikulun sintesie juntauta
DOCX
Artikulun sintesie juntauta
PDF
Paradigma ekologikoaa power
PDF
Aurkezpena -Paradigma Ekologikoa-
DOCX
Baila txosten luzea
PPT
Eskolako Agenda 21
DOCX
Unitate didaktikoa
3 eskema talde lana
3 eskema talde lana
Unitate didaktikoa
XXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntza
1. foroa
Ikasketa kooperatiboa
Dekretuaren inguruko galderak!!!
Konstruktibismoa
Pedagogoen alderaketa
Hezkuntza proiektua
Dekretuaren sintesia xingola.
Practicum-I- EHU 2014
Artikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntauta
Paradigma ekologikoaa power
Aurkezpena -Paradigma Ekologikoa-
Baila txosten luzea
Eskolako Agenda 21
Unitate didaktikoa
Ad

Tutoretza

  • 1. TUTORiA B02 berritzegunea Haur eta Lehen Hezkuntza Noviembre 2007
  • 2. TUTORIA kontzeptua Tutorearen funtzioak burutzea beste gainontzeko irakasle, familia eta ikasleekin bilduz , banaka edota taldeka, ikastaldearen zein ikasle bakoitzaren jarduera akademikoa pertsonala eta soziala hobetzeko asmoz. Hausnarketa, akzio eta ebaluazio prozesua da.
  • 3. A lderdi nabarmenenak Prozesu jarraia da, ez zeozer puntuala. Era aktibo eta dinamikoan burututa Sistematikoki planifikatua dena Ikasketa prozesua dakarrena . Hezkuntza eragile guztien elkarkidetza behar du.
  • 4. TUTORIA Eskolako curriculuma bere garapenerako markoa izan behar du. Interdisziplinarra da Auto-orientazioa bultzatu behar du  
  • 5. TUTORIA Haur eta Lehen hezkuntzako funtzio garrantzitsuenak dira: *umearen integrazioa gelakide taldean, * bere hasierako eskolaratze egokitzapena, * ikasketa arazoak aurreikustea, eta * eskola eta familiaren arteko lotura sortzea
  • 6. Gure curriculuma Euskal Autonomia Erkidegoan Tutoretza eta Orientazio arloa (23. artikulua) Tutoretza plana egiteko orientabideak Asteroko ordutegia
  • 7. SARRERA Hezkuntza-orientabidea etengabeko laguntza-prozesu sistematikoa da Helburua: oinarrizko konpetentziak eskuratzen laguntzea Tutoretza-plana da ikasleen eskolatze-aldi osoan orientazio eta jarraipen ekintza guztiak antolatzeko egitura
  • 8. PRESTAKETA Tutore-taldeari dagokio Orientatzaileak, aholkulariak eta/edo etaparen koordinatzaileak aholkatuta.
  • 9. EDUKIAK Garapen pertsonala Besteekiko harremanak Ikasketa-prozesuak Lanbide-orientazioa
  • 10. TUTOREETZA PLANAREN ATALAK Lortu nahi diren helburuak gaitasunak, eta edukiak. Eremu bakoitzean tutoreari dagozkion ekintzak: ikasleei, irakasle-taldeari, familiei Ekintza horien plangintza, ikasturtean zehar. Plana bera ebaluatzeko irizpideak.
  • 11. KONPETENTZIAK 8 KONPETENTZI Tutoretzak konpetentzien garapena landuko du hezkuntza komunitateko eragile guztiekin elkarkidetzan.
  • 12. NABARMENTZEN DIREN KONPETENTZIAK Ikasten ikasteko gaitasuna Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna Gizarte- eta hiritar-gaitasunaren garapenarena
  • 13. ESKU-HARTZE EREMUAK 1.- Zuzenean ikasleekin garatu beharreko ekintzak, bai taldean, bai banaka ere. 2.- Irakasleekin banaka eta gelako irakasle-taldearen parte gisa garatu beharreko ekintzak. 3.- Ikasleen familiekin garatutako ekintzak
  • 14. TUTOREAREN ZEREGINAK Ikasleei lotuta Ikastetxean eta lagun-taldean ondo integratzen laguntzea, eta ikastetxeko jardueretan parte har dezatela bultzatzea. Unerik larrienetan ikasleei aholkuak ematea: ikastetxe berrian sartzean, hezkuntza-ziklo edo etapa aldatzean, hautazko ikasgaiak aukeratzean, lan-mundura igarotzean... Ikasketei begira eta lanbide arloan informazioa eskuratzea erraztu eta erabakiak hartzeko ikaskuntza egoerak sortaraztea ikasleen auto-orientazioa bultzatuz.
  • 15. TUTOREAREN ZEREGINAK Ikasleei lotuta Ikasleen ikasketa-prozesuen jarraipen orokorra egitea, hezkuntza-erantzun eta/edo laguntza egokiak emateko. Ikasleen eskaerak, kezkak, kexak... bideratzea, eta, taldeko ordezkariarekin eta ordezkariordearekin lankidetzan, gainerako irakasleen eta zuzendaritza-taldearen aurrean bitartekotza egitea, sortzen diren gaietan.
  • 16. 2.- Ikasle-taldearen irakasleei lotuta Bere taldeko irakasle-taldea koordinatzea, bai programazioan, bai ebaluazioan, bai irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuko banakako egoeren eta egoera orokorren azterketan. Tutoreek hiru bilera egin beharko dituzte gutxienez ikasturteko, bere taldeko irakasleekin, ebaluazio-saioetatik kanpora. Tutoreak bilera horien berri eman beharko dio ikasketa buruari, eta berak egingo du bilera horietarako deia. Tutoretza-plana jakinaraztea, adostea eta garatzea, planetik sortzen diren jardueretan esku hartzera eta elkarlanean aritzera bultzatuz. Ikasleen ezaugarriei buruzko informazioa ematea maila horretako irakasleei, eta programazioan, ebaluazioan eta hezkuntza-harremanean duten inplikazioa jakinaraztea.
  • 17. Ikasle-taldearen irakasleei lotuta Bere taldeko ikasleen ebaluazio-prozesua koordinatzea, eta ebaluazio-prozesua egiteko saioak antolatzea eta saioen buru izatea. Curriculumaren egokitzapenetan laguntzea: curriculum-egokitzapenak, hezkuntzan berariaz esku hartzeko proiektuak, curriculum-aniztasuneko programak, premia bereziak dituzten ikasleentzako errefortzu-jarduerak eta haien hezkuntzan esku hartzeko jarduerak. Ikasleen ikasketa-zailtasun orokorrenei erantzutea, eta, ahal izanez gero, aurre hartzea, programazioari beharrezko egokitzapenak eginez, eta banakako hezkuntza-premiei ere erantzutea, horrela, beharra ikusiz gero, curriculum-egokitzapena egiteko.
  • 18. Ikasle-taldearen irakasleei lotuta . Ikasleen ebaluazio-prozesua koordinatzea, eta, irakasle-taldearen aholkularitzarekin, eskola-orientazioko banakako txostena egitea, familiak jakinaren gainean jartzeko eta ikasleak orientatzeko. (Txosten hori behin egingo da gutxienez Lehen Hezkuntza amaitzean, bai eta aparteko egoerak gertatzean ere; besteak beste, zikloa edo maila ez gainditzean.
  • 19. Ikasle-taldearen irakasleei lotuta Txosten horiek guztiak isilpekoak izango dira. Lehen Hezkuntza bukatzean egingo den banakako txostenak alderdi hauek erakutsiko ditu, gutxienez ikasketak eskuratzeko maila —batez ere, ikasle bakoitzaren hezkuntza-aurrerapenean eragin handiena dutenak eskuratzeko maila— eta banakako arreta bermatzeko garrantzitsutzat hartzen diren gainerako alderdiak ere). 23. artikulua, Oinarrizko Hezkuntzako Curriculumaren Dekretua.
  • 20. Ikasle-taldearen irakasleei lotuta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, tutoreak eskola-orientazioko banakako txostena egingo du, irakasle-taldearen aholkularitzarekin, aukeren hautaketan familiei informazioa emateko eta ikasleei orientatzeko. (Txosten hori behin egingo da gutxienez etapa amaitzean, bai eta aparteko egoerak gertatzean ere; besteak beste, maila ez gainditzean. Txosten horiek guztiak isilpekoak izango dira. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo Lanbide Prestakuntzako Hastapeneko Programa amaitzean, txostenak orientazioa eman beharko dio ikasleari, ikasketa- eta lanbide-arloan izango duen etorkizunari buruz). 23. artikulua,
  • 21. Ikasle-taldearen irakasleei lotuta Irakasgaien estatistikak eta ikasketa buruak eskatzen dituen datu guztiak betetzea, bai eta tutoretza-lanetik sortutako ikasleen ikasketa-agiriak ere.
  • 22. 3.- Familiei eta/edo legezko tutoreei eta beste gizarte-eragile batzuei lotuak : Ikastetxearen eta hezkuntza-etaparen berri ematea gurasoei eta/edo legezko tutoreei. Banakako hezkuntza-prozesuaren jakinaren gainean jartzea, eta lankidetza eskatzea. Familiak eman dezakeen informazioa jasotzea, ikaslea eta haren familia-testuingurua hobeto ezagutzeko. Gurasoei aholkularitza ematea; besteak beste, alderdi hauetan: ikasketa- eta portaera-arazoen konponketan, ikasketen antolaketan eta plangintzan, eta ikasketa- eta lanbide-arloko erabakiak hartzeko garaian.
  • 23. Familiei eta/edo legezko tutoreei eta beste gizarte-eragile batzuei lotuak : Seme-alabak irakaskuntza-jardueretara azaltzen diren eta jardueretan parte hartzen duten jakinaraztea ikasleen gurasoei eta legezko tutoreei, eta haren hezkuntza-prozesuaren berri ematea. Eskola-jarduerekin lotutako gai guztiei buruzko informazioa ematea ikasleei, haren gurasoei eta/edo legezko tutoreei, haiek irakasleengana edo ikastetxeko aginte-organoetara jotzeko duten eskubidearen kalterik gabe. Tutorearen asteroko bisitaren ordutegia jakinarazi beharko die ikastetxeak familiei. Familien parte hartzea bultzatzea ikastetxean.
  • 24. TUTORETZA-PLANAREN JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA Ikasturtean, maila bakoitzeko tutore-taldeak tutoretza-planaren garapenaren jarraipena egingo du. Ikasturtea amaitzean, tutoretza-planaren ebaluazioa egingo dute, eta baita planaren garapenari buruzko amaierako memoria ere. Memorian idatziko dute tutoreek, ikasleek eta lankide diren beste eragileek egindako behaketen laburpena, ondo atera diren alderdiak, sortutako zailtasunak eta aldatu beharko diren alderdiak.
  • 25. TUTORETZA-PLANAREN JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA Ebaluaketatik jasotako ondorioak, planari aldaketak edo hobekuntzak egiteko kontutan hartuko dira. IRIZPIDEAK: Zer gaitasun-maila eskuratu duten, ezarritako ebaluazio-irizpideen arabera. Edukien garrantzia Jardueren egokitasuna, gaitasunak eskuratzeko Hiru jarduera-eremuetan aurrera eramandako ekintzen egokitasuna Ikasle-taldearen eta familien parte hartzea
  • 26. LEHEN HEZKUNTZAKO 1. ZIKLOAN Garatzeko konpetentziak 1- Gelako bizitzan parte hartzea, jardueretan eta gelako funtzionamenduari buruzko erabakietan esku hartzea, bizikidetza-arauak errespetatzea, arduraz, errespetuz eta jarrera kritikoz jokatzeko. 2- Inguruko pertsonekin harremanetan jartzea, eta pertsona horiei laguntzea, entzutea eta haiekin komunikatzea, besteak aintzat har ditzan, eta besteekin jolasteko, ondo pasatzeko eta lan egiteko gai izan dadin. 3- Bidegabekeria- edo indarkeria-egoerez jabetzea, aniztasuna onartzea eta errespetatzea, justizia-, berdintasun-, bake- eta elkartasun-balioekin bat etor dadin bere portaera, kultura arteko gizartean.
  • 27. 4- Jarrera irekiarekin hausnartzea eskola-jarduerak egiteko duen moduari eta egiten duen ahaleginari buruz, ikasleak bere eskola-errendimendua ebalua dezan eta behar duen laguntza onar dezan, eta, horrela, ondo egindako lana aintzat har dezan. 5- Bere buruaren ezagutza aztertzea, autoestimu egokia garatzeko eta segurtasunez aurre egiteko egoera berriei. 6- Irizpideak erabiliz aztertzea eguneroko bizitzako esperientziak eta gatazka-egoerak, eta aukerak baloratzea, erabakiak autonomiaz eta errespetuz hartu ahal izateko.
  • 28. EDUKI-MULTZOAK 1. EDUKI MULTZOA: Garapen pertsonala GAIAK: Autoestimua Sentimenduak eta emozioak Norberaren nortasuna Ahalmenak sustatzea MATERIALEN ZERRENDA
  • 29. EDUKI-MULTZOAK 2. EDUKI MULTZOA: Besteekiko harremanak GAIAK: Taldea Besteekiko harremanak Gizarte trebetasunak Gatazka MATERIALEN ZERRENDA
  • 30. EDUKI-MULTZOAK 3. EDUKI MULTZOA: Ikaskuntza-prozesuak GAIAK: Ikasketen antolaketa eta plangintza Motibazioa, ahalegina eta errendimendua Alor desberdinetan pentsatzen irakasteko estrategiak. MATERIALEN ZERRENDA
  • 31. EDUKI-MULTZOAK 4. EDUKI MULTZOA: Lanbide-orientazioa GAIAK: Erabakiak hartzea Lanarekin lotutako balioak Helburuak eta horiek lortzeko bideak Bakoitzak etorkizunean izango duen proiekzioa MATERIALEN ZERRENDA
  • 32. KONPETENTZIAK ETA EBALUAZIO-IRIZPIDEAK 1.- Nork bere buruaren ezagutza aztertzea, autoestimu egokia garatzeko eta egoera berriei segurtasunez aurre egiteko. Ezaugarri pertsonalak errealismoz azaltzen ditu Pertsona bezala hazteko gainerakoen laguntzak duen garrantzia aitortzen du Helburu dituen xedeak lortzeko ilusioa eta ahalegina egiteko nahia agertzeko ditu Egoera berriei aurre egiten die Bere iritziak autonomiaz adierazten ditu, eta, aldi berean, malgutasunez jokatzen du Dituen kezkak adierazten ditu Bere sentimenduak eta emozioak agertzen ditu Bere ikaskideekin berdintasunezko harremanak izaten ditu, eta ez du ez besteen gainetik ez besteen mendean jokatzen
  • 33. KONPETENTZIAK ETA EBALUAZIO-IRIZPIDEAK 2.- Eguneroko bizitzan gertatzen diren esperientziak eta gatazka-egoerak irizpideei jarraiki aztertzea, eta, horrez gain, erabakiak autonomiaz eta errespetuz hartzeko dauden aukerak baloratzea. Eguneroko bizitzako gatazka-egoerak identifikatzen ditu Ikasgelan sortzen diren gatazka-egoeretan, jarrera pertsonala hartzen du Unean uneko gizarte-gertakariei eta -arazoei dagokienez, bere iritzia ematen du Eguneroko bizitzan, pertsonen artean gertatzen diren arazoak pertsonalki eta era autonomoan konpontzen ditu Zerbaitekin ados ez dagoenean, ikaskideekin horri buruz hitz egin nahi izaten du
  • 34. PLANAREN ANTOLAMENDUA 1 .-Tutorearen hautaketa 2.- Ikasturtearen zehar landu beharreko helburuak finkatu. 3.- Ekintzak zerrendatu, mailaka, adinaren arabera. 4.- 3-4 gaiak aukeratu hiruhilabeteko 5 – Fitxen, plantilen bitartez ebaluatu. 6.- UTP-a irekia izan behar da, moldagarria, ikastetxearen ikasleriaren araberakoa.
  • 36. Ondarroako gaur egungo ekintzak Nahiko 3-4 Nahiko 5-6 Elkarbizitza proiektua Ikasketa Komunitateak: Gelako ordezkarien bilerak, talde interaktiboak, … Denak kontutan hartu beharrekoak, hustargarriak Bego Mentxaka- B10 Gernika