ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 10. astea
Gorputz heziketan Euskal dantzak gure
kulturan murgiltzeko asmoz
“Eskuak gora denok, kriskitinak martxan jarri… eta… goazen denok
hankak mugitzen hastera!! Gaur arin-arinarekin hasiko gara gaztok!
Animo, mugitu ondo gerriak”
Halaxe esaten zigun Heziketa Bereziko Jon irakasleak DBHn euskal
dantzak ikasten hasi ginenean. Kostata baina dozena bat dantza
inguru ikastea lortu genuen urte eta ebaluaketa ezberdinetan zehar.
Noski, dantzak saskibaloiak, futbolak edota pilotak bezain
garrantzitsuak ziren eta gogor saiatzen ez bazinen azterketan 0
borobila jasoko zenuen. Orain ordea, ikastolara praktikalari gisa
bueltatu naizen honetan txiki txikitatik hasi dira euskal kulturaren
altxor handia den euskal dantzetan murgiltzen. Izan ere, Iñigo Aritza
ikastolako ikasleek, HHtk DBHraino gorputz hezkuntzako saioetan
euskal dantzak ikasten hasiak dira eta harritzekoa da lehen
hezkuntzako ikasleek nola dantzatezn duten.
Baina tira, hau eskola guztietan ematen al da? Nork
markatzen du eskolan euskal dantzak ikasi ala ez? Lehenik eta behin,
esan beharra dago, Iñigo Aritza ikastolaren balioak euskal kultura eta
balioak sustatzearekin biziki loturik daudela. Hala definitzen du bere
burua Iñigo Aritzak euskarari dagokionean:
 Bere zeregina pertsonak heztea izanik, beste kultura eta
hizkuntza batzuetara irekiak egonik ere, euskararen eta euskal
kulturaren berezko nortasun eta idiosinkrasia izango ditu
oinarri (ohitura, tradizio, historia...).
 Euskara eta euskal kulturaren ezagutza eta horiekiko lotura
afektibo sakona duten ikasleak heziko dituena, beti ere
inguruko eta mundu zabaleko hizkuntza eta kulturarekiko
jarrera irekiak sustatuz.
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 10. astea
 Ikastolak ikasle berrien euskalduntze prozesua burutuko du,
horretarako murgiltze eredua jarraituko du eta lehenengo
eskolatzeari arreta berezia eskainiko dio.
 Heziketa euskalduna eskainiko die bere neska-mutilei, euskara
bere komunikazio eta harreman tresna arrunt bilaka dadin.
 Haurraren bizi soziala osatzen duten harremanetan euskararen
erabilera bultzatuko du. Hizkuntzaren berreskurapen eta
normalizazioa helburu izanik, kontzientziatze maila eta gure
inguruko motibazioa landuko dituelarik.
Argi dago beraz, ikastetxe honek argi eta garbi uzten duela bere
burua definitzeko garaian euskal cultura, tradizio eta ohituren
transmisioa izango dituela oinarri. Hala eta guztiz ere, LOGSE edota
LOMCEk ez du zehazten (ezta Heziberrik ere ez), ikastetxeek
euskararekiko izango duten jarrera. Hortaz, nahiz eta ikastoletan
edota hainbat ikastetxeetan euskara bultzatzeko jarrera dagoen,
askotan irakasleen esku gelditzen da, curriculum ezkutuan, zer balore
transmititu eta zein ez. Ildo honetatik, etorkizuna hainbat
zentzutan oso beltz ikusten dudala onartu beharra daukat.
Donostiako Magisteritza eskolan euskararekiko dagoen jarrera
ikustea baino ez dago. Gure gelan esaterkao, kopuru handi batek
euskararekiko sentsibilizazio eskasa duela esatera hausartzen naiz.
Beraz, nola transmitituko dizkiegu euskalduntzeak bere gain hartzen
dituen baloreak gu geu kontzitziatuta ez bagaude? Aurrekoan irakasle
batek esaten zidan, Euskal Herria euskalduntzeko, hezkuntza politikak
aldatzearekin batera irakasleen kontziatzia eta konpromisoa bermatu
beharra dago, bestela jai daukagu!
Altsasuarron Santa Ageda ospakizuna bere
osotasunean ezagutarazi beharra dago!
Egun handiak dira Santa Agedarenak Altsasuko herrian eta
aurten ere, kinto eta kintak ikastolara diru eske etorriko dira. Hala
ere, ikastolara “oles egitera
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 10. astea
eta eskean” datorren ikasle-ohien taldetxoa baino askoz gehiago dira!
Altsasuko herrian Santa Ageda ospakizunak berebiziko garrantzia du
eta honen inguruan gure iaksleei transmititu diezaiekeguna ere guztiz
erlatiboa izan daiteke. Horregatik bada, guztiz beharrezkoa iruditzen
zait, irakasleek lekuan lekuko ohituren berri izatea eta zapalduak izan
diren ohitura horiei behar bezalako garrantzi ematea, ondare
historikoari duen garrantzia emanaz.
Beraz, zer da altsasuarrontzat Santa Ageda? Zein zentzu
zeukan lehen eta zein zentzu dauka orain? Tira, Euskal Herri
osoarentzat Santa Agueda bezpera egun handia dugu, kalez kale
eskean joateko. Hala ere, Altsasuko Santa Ageda ospatzeko tradizioa
bost egunateko ospakizun zabala da, erlijiotik asko aldentzen dena;
zentzu honetan Altsasuko webgune ofizialak zera dio:
Erregeen egunean, Meza nagusiaren ondoren, Santa Agedaren
festarako erregea hautatzen da jaian parte hartu behar duten gazteen
artean. Hautaketa udaletxean egiten da. Gazteak biribil bat osatzen dute eta
alkateak , erdian, txanpon bat botatzen du lurrera. Txanponaren arranoaren
buruak nori begira, harexekin hasten da kartak banatzen. Lehenengo erregea
suertatzen zaion gaztea izango da jaiaren antolatzailea. Bigarren erregea
neska kintoek emandako opilak bilduko ditu. Egun horretatik aurrera,
zortzikoaren entsaioak hasten dira Luis María López de Goikoetxea
jaunarekin, Santa Ageda egunaren bezpera arte.Festaren eguneko
protagonistak "kintoak" dira, 18 urte betetzen dituzten neska-mutilak. Festa
hauek gazte guztiek zortziko bana dantzatu ahal izateko behar duten adina
denbora irauten dute. Santa Ageda egunaren goizean eskean ibiltzen dira
kintoak, behar den bezala jantzita: arropa zuriz, lau zapi lepoan eta gorosti
makila bat zetazko zintekin ederki apaindurik. Erratilu bat eramaten dute
etxeetan eta kalean jendeak emandakoa biltzeko. Erregeak txistulariek
lagunduta joaten dira. Arratsaldean, bazkalostean, zortzikoak hasten dira
plazan, erregea lehendabizikoa izanik.
Informazio hau zuzena da eta herrikoa ez den irakasle batek
ospakizunaren berri jasotzean, hauxe jasoko du. Hala ere, egindezagun
atzera. Santa Ageda ospakizuna franquismo garaitik hona izugarri
aldatu da eta emakumea ikusle izatetik protagonista izatera pasa da
Altsasun. Askok ez dute honen berri eta Bilgune Feministak eta
Altsasuko Feministek honen harira egindako lanketa eskolara eraman
beharra dago, dudarik gabe!
Gure haurrek ere jakin dezatela “emakumezkoek festan
espazioa lortzea zenbat kosta izan den. Jendeak pentsatzen
baitu betidanik izan dela gaur egun den moduan”, hona hemen
Altsasuko Santa Ageda ospakizunaren kronologia laburra
emakumearen espazioari dagokionean:
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 10. astea
1962 Mutilek estreinakoz neskak kafe batera gonbidatu
zituzten.
1963 Neskak txistulariekin hitz egin eta mutilekin batera
kalejiran ibili ziren, ez tirabirarik gabe.
1985 Neskek mutikoekin batera parte hartzea adostu zuten,
baina ezezkoa jaso zuten. 17
neskek ez zuten Santa Agedarik ospatu.
1990 Santa Agedari buruzko jardunaldiak, Altsasuko
Feministak antolatuta.
2000 Aurreneko erregina aukeratu zuten.
2001 Erregina eta erregina-ordea aukeratu zituzten
estreinakoz.
2005 Bi neskek zortzikoa dantzatu zuten.
2008 Lau neska ez beste guztiak dantzatu zuten zortzikoa.
2013 Neska-mutilek dena elkarrekin ospatu zuten.
Data hauek esanguratsuak dira denak eta hurrengo
belaunaldiari eskola testuinguruan eskaini beharra diogu,
Altsasuar neska mutilok memoria historikoa osatzen joan
beharra daukagulako. Amaitzeko, hona hemen Bilgune
Feministak argitaratutako “Ikusle izatetik, protagonista
izatera” dokumentalaren esteka:
https://www.youtube.com/watch?v=__NM6NFWqh4
Mozorro sexista gehiagorik ez mesedez!
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 10. astea
Ihauteriak ate joka ditugu, larunbatean bertan emango zaie hasiera
Altsasuko gazteen ihauteriei Santa Agedarekin bat etorriaz eta denda
asko ihauteritako jantzi, konplementu, maquillaje …-ez gainezka
daude! Larunbatean kaleak kolorez, fantasiaz, poztasunez eta
irribarrez beteko dituzte altsasuarrek baina ospakizun honek ere
sexismoa berriro ere agerian uzten du. Izan ere, mozorro ugarik
genero rolak eta estereotipatuak errepikatu eta sustatzen dituzte.
Gainera, ez dago binomismoaren aferatik irteten ez den ia
mozorrorik!
Honek bada nire urteroko barne alarma pizten du, eta
gaurkoan ARGIA aldizkariaren artikulu interesgarri bat irakurri eta
honako galderak nire egin ditut:
• Zergatik bereizi neskentzako eta mutilentzako mozorroak ?
• Zergatik nesken mozorroetan nagusi dira gorputza agerian
uzten dituzten jantziak (minigona…)?
• Zergatik neskei zuzendutako mozorro batzuk dirudite
gizonezko batzuen fantasia sexualetik aterata daudela?
• Zergatik izaten da errazagoa topatzea emakumeen mozorro
“sexyak” gizonenak baino?
• Zergatik mutil txikiek “futbolariz” eta neskatxoak
“printzesaz”?
• Zergatik mutilek dute erraztasun handiagoa neskez
mozorrotzeko, neskek mutilez baino?
Galdera guztiek hausnarketa propio baterako ematen badute ere,
modu orokorrean galderei erantuzten saiatuz gero ohartuko gara
bentan janzten ditugun mozorroek sexismoari bide zabala irekitzen
diotela. Agian horrexegatik gorroto ditut hainbeste ihauteriak! Beti
mozorro idealaren bila, beti neska jantzi hori ondo edo gaizki
geldituko zaizula pentsatzen…
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 10. astea
Ihauteri hauek ez dute HERRI IHAUTERIEKIN zerikustekorik!
Hauek bai gustoko ditudala, bertan bai ez direla genero rolak
bereizten. Ihauteri hauek bai disfrutatzen ditudala, etxeko zaku eta
zapi zaharrak hartu, jostorratzatzarekin ateratzen dena sortu,
aurpegia estali, larrua jantzi eta kalera! Edo beste batzuetan,
momotxorroa hartu, aurpegia odolez bete eta sardarekin kaña
ematera! Zenbat eta gutxiago prestatu eta zenbat eta
pertsonalizatuagoa joan askoz hobe!

More Related Content

PDF
Lizartzako Inauteriak 2020
PDF
Lizartzako inauteriak 19
PDF
LIZARTZAKO INAUTERIAK 2018
PDF
Kasares akasduna
PDF
LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017
PDF
Egunerokoa.1.astea
PDF
Egunerokoa azaroa.practicum iii
Lizartzako Inauteriak 2020
Lizartzako inauteriak 19
LIZARTZAKO INAUTERIAK 2018
Kasares akasduna
LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017
Egunerokoa.1.astea
Egunerokoa azaroa.practicum iii

What's hot (13)

PDF
Bergara 750 aldizkaria
PDF
PDF
Nortzuk gara v1
PDF
Lizartzako ihauteriak 2016
PDF
2016, apirila
PDF
Martxoak 8 2016
PDF
Martxoak 8ko gehigarria
PDF
Anboto 623 interneterako_03
PDF
Lizartzako Ihauteriak 2015
DOCX
Gurea euskaraz
PPTX
Ikastolako sorrera
PDF
Uda kanpaina 2021 eus
PPTX
Irrien Lagunak Kluba
Bergara 750 aldizkaria
Nortzuk gara v1
Lizartzako ihauteriak 2016
2016, apirila
Martxoak 8 2016
Martxoak 8ko gehigarria
Anboto 623 interneterako_03
Lizartzako Ihauteriak 2015
Gurea euskaraz
Ikastolako sorrera
Uda kanpaina 2021 eus
Irrien Lagunak Kluba
Ad

Viewers also liked (20)

PPSX
Jobzella for Businesses
PPTX
Cringle moor – medium walk
PPTX
CAD Research and Technology
PPTX
Meet Florida Institute of Technology
PDF
Jago wendy transforma tu cerebro con pnl
PPTX
Investigación Móviles
DOCX
ketan_resume
PPTX
Osmotherley – medium walk
PPTX
Pelajaran1
PPTX
Presentation1000
PPTX
Falling Foss – Medium Walk
PDF
The Global Risks Report 2016
PDF
CATALOG Scroll down brochure
PPTX
suchyar computer architectuer
DOCX
nhận làm clip quảng cáo công ty
PDF
SAAOC Certificates
PPTX
Runswick bay ~ hard walk
PPTX
The Complete Paqckage
Jobzella for Businesses
Cringle moor – medium walk
CAD Research and Technology
Meet Florida Institute of Technology
Jago wendy transforma tu cerebro con pnl
Investigación Móviles
ketan_resume
Osmotherley – medium walk
Pelajaran1
Presentation1000
Falling Foss – Medium Walk
The Global Risks Report 2016
CATALOG Scroll down brochure
suchyar computer architectuer
nhận làm clip quảng cáo công ty
SAAOC Certificates
Runswick bay ~ hard walk
The Complete Paqckage
Ad

Similar to Ae10 (20)

PDF
Kontu kontari 37
PDF
Udako gehigarria
PDF
Berrizko jaiak 2017
PDF
01.ari(h)itzak
PDF
Zaldibarko jaien gehigarria 2015
PDF
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatzia
PDF
26.buletina
PDF
San Pelaio 2012
PDF
PDF
PDF
Villabona santio jaiak 2013
PDF
Zornotzako jaiak
PDF
Ekt5 eskuorria
PDF
Elorrioko jaietako gehigarria
PPT
Iñaki Artola Aurkezpena
PDF
Zornotzako jaiak 2016
PDF
Egape txo 2 (16 17) (sólo lectura)
PDF
518 interneterako
PDF
Altzako ipuin laburren ii. lehiaketa ipuinak
DOC
258_tolosa zientziarekin (2b).doc
Kontu kontari 37
Udako gehigarria
Berrizko jaiak 2017
01.ari(h)itzak
Zaldibarko jaien gehigarria 2015
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatzia
26.buletina
San Pelaio 2012
Villabona santio jaiak 2013
Zornotzako jaiak
Ekt5 eskuorria
Elorrioko jaietako gehigarria
Iñaki Artola Aurkezpena
Zornotzako jaiak 2016
Egape txo 2 (16 17) (sólo lectura)
518 interneterako
Altzako ipuin laburren ii. lehiaketa ipuinak
258_tolosa zientziarekin (2b).doc

More from Edurne M. Arrese (16)

PDF
Hezkuntza berrikuntzari bidea
PDF
PDF
Egunerokoa.urtarrila
PDF
Ikt interbentzioa
PDF
Sexismoa eta gaboank
PDF
E. abendua
PDF
ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?
PDF
E.abendua
PDF
La narrativa como texto experiencial
PDF
La narrativa como texto experiencial
PDF
ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA
Hezkuntza berrikuntzari bidea
Egunerokoa.urtarrila
Ikt interbentzioa
Sexismoa eta gaboank
E. abendua
ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?
E.abendua
La narrativa como texto experiencial
La narrativa como texto experiencial
ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA

Ae10

  • 1. ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 10. astea Gorputz heziketan Euskal dantzak gure kulturan murgiltzeko asmoz “Eskuak gora denok, kriskitinak martxan jarri… eta… goazen denok hankak mugitzen hastera!! Gaur arin-arinarekin hasiko gara gaztok! Animo, mugitu ondo gerriak” Halaxe esaten zigun Heziketa Bereziko Jon irakasleak DBHn euskal dantzak ikasten hasi ginenean. Kostata baina dozena bat dantza inguru ikastea lortu genuen urte eta ebaluaketa ezberdinetan zehar. Noski, dantzak saskibaloiak, futbolak edota pilotak bezain garrantzitsuak ziren eta gogor saiatzen ez bazinen azterketan 0 borobila jasoko zenuen. Orain ordea, ikastolara praktikalari gisa bueltatu naizen honetan txiki txikitatik hasi dira euskal kulturaren altxor handia den euskal dantzetan murgiltzen. Izan ere, Iñigo Aritza ikastolako ikasleek, HHtk DBHraino gorputz hezkuntzako saioetan euskal dantzak ikasten hasiak dira eta harritzekoa da lehen hezkuntzako ikasleek nola dantzatezn duten. Baina tira, hau eskola guztietan ematen al da? Nork markatzen du eskolan euskal dantzak ikasi ala ez? Lehenik eta behin, esan beharra dago, Iñigo Aritza ikastolaren balioak euskal kultura eta balioak sustatzearekin biziki loturik daudela. Hala definitzen du bere burua Iñigo Aritzak euskarari dagokionean:  Bere zeregina pertsonak heztea izanik, beste kultura eta hizkuntza batzuetara irekiak egonik ere, euskararen eta euskal kulturaren berezko nortasun eta idiosinkrasia izango ditu oinarri (ohitura, tradizio, historia...).  Euskara eta euskal kulturaren ezagutza eta horiekiko lotura afektibo sakona duten ikasleak heziko dituena, beti ere inguruko eta mundu zabaleko hizkuntza eta kulturarekiko jarrera irekiak sustatuz.
  • 2. ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 10. astea  Ikastolak ikasle berrien euskalduntze prozesua burutuko du, horretarako murgiltze eredua jarraituko du eta lehenengo eskolatzeari arreta berezia eskainiko dio.  Heziketa euskalduna eskainiko die bere neska-mutilei, euskara bere komunikazio eta harreman tresna arrunt bilaka dadin.  Haurraren bizi soziala osatzen duten harremanetan euskararen erabilera bultzatuko du. Hizkuntzaren berreskurapen eta normalizazioa helburu izanik, kontzientziatze maila eta gure inguruko motibazioa landuko dituelarik. Argi dago beraz, ikastetxe honek argi eta garbi uzten duela bere burua definitzeko garaian euskal cultura, tradizio eta ohituren transmisioa izango dituela oinarri. Hala eta guztiz ere, LOGSE edota LOMCEk ez du zehazten (ezta Heziberrik ere ez), ikastetxeek euskararekiko izango duten jarrera. Hortaz, nahiz eta ikastoletan edota hainbat ikastetxeetan euskara bultzatzeko jarrera dagoen, askotan irakasleen esku gelditzen da, curriculum ezkutuan, zer balore transmititu eta zein ez. Ildo honetatik, etorkizuna hainbat zentzutan oso beltz ikusten dudala onartu beharra daukat. Donostiako Magisteritza eskolan euskararekiko dagoen jarrera ikustea baino ez dago. Gure gelan esaterkao, kopuru handi batek euskararekiko sentsibilizazio eskasa duela esatera hausartzen naiz. Beraz, nola transmitituko dizkiegu euskalduntzeak bere gain hartzen dituen baloreak gu geu kontzitziatuta ez bagaude? Aurrekoan irakasle batek esaten zidan, Euskal Herria euskalduntzeko, hezkuntza politikak aldatzearekin batera irakasleen kontziatzia eta konpromisoa bermatu beharra dago, bestela jai daukagu! Altsasuarron Santa Ageda ospakizuna bere osotasunean ezagutarazi beharra dago! Egun handiak dira Santa Agedarenak Altsasuko herrian eta aurten ere, kinto eta kintak ikastolara diru eske etorriko dira. Hala ere, ikastolara “oles egitera
  • 3. ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 10. astea eta eskean” datorren ikasle-ohien taldetxoa baino askoz gehiago dira! Altsasuko herrian Santa Ageda ospakizunak berebiziko garrantzia du eta honen inguruan gure iaksleei transmititu diezaiekeguna ere guztiz erlatiboa izan daiteke. Horregatik bada, guztiz beharrezkoa iruditzen zait, irakasleek lekuan lekuko ohituren berri izatea eta zapalduak izan diren ohitura horiei behar bezalako garrantzi ematea, ondare historikoari duen garrantzia emanaz. Beraz, zer da altsasuarrontzat Santa Ageda? Zein zentzu zeukan lehen eta zein zentzu dauka orain? Tira, Euskal Herri osoarentzat Santa Agueda bezpera egun handia dugu, kalez kale eskean joateko. Hala ere, Altsasuko Santa Ageda ospatzeko tradizioa bost egunateko ospakizun zabala da, erlijiotik asko aldentzen dena; zentzu honetan Altsasuko webgune ofizialak zera dio: Erregeen egunean, Meza nagusiaren ondoren, Santa Agedaren festarako erregea hautatzen da jaian parte hartu behar duten gazteen artean. Hautaketa udaletxean egiten da. Gazteak biribil bat osatzen dute eta alkateak , erdian, txanpon bat botatzen du lurrera. Txanponaren arranoaren buruak nori begira, harexekin hasten da kartak banatzen. Lehenengo erregea suertatzen zaion gaztea izango da jaiaren antolatzailea. Bigarren erregea neska kintoek emandako opilak bilduko ditu. Egun horretatik aurrera, zortzikoaren entsaioak hasten dira Luis María López de Goikoetxea jaunarekin, Santa Ageda egunaren bezpera arte.Festaren eguneko protagonistak "kintoak" dira, 18 urte betetzen dituzten neska-mutilak. Festa hauek gazte guztiek zortziko bana dantzatu ahal izateko behar duten adina denbora irauten dute. Santa Ageda egunaren goizean eskean ibiltzen dira kintoak, behar den bezala jantzita: arropa zuriz, lau zapi lepoan eta gorosti makila bat zetazko zintekin ederki apaindurik. Erratilu bat eramaten dute etxeetan eta kalean jendeak emandakoa biltzeko. Erregeak txistulariek lagunduta joaten dira. Arratsaldean, bazkalostean, zortzikoak hasten dira plazan, erregea lehendabizikoa izanik. Informazio hau zuzena da eta herrikoa ez den irakasle batek ospakizunaren berri jasotzean, hauxe jasoko du. Hala ere, egindezagun atzera. Santa Ageda ospakizuna franquismo garaitik hona izugarri aldatu da eta emakumea ikusle izatetik protagonista izatera pasa da Altsasun. Askok ez dute honen berri eta Bilgune Feministak eta Altsasuko Feministek honen harira egindako lanketa eskolara eraman beharra dago, dudarik gabe! Gure haurrek ere jakin dezatela “emakumezkoek festan espazioa lortzea zenbat kosta izan den. Jendeak pentsatzen baitu betidanik izan dela gaur egun den moduan”, hona hemen Altsasuko Santa Ageda ospakizunaren kronologia laburra emakumearen espazioari dagokionean:
  • 4. ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 10. astea 1962 Mutilek estreinakoz neskak kafe batera gonbidatu zituzten. 1963 Neskak txistulariekin hitz egin eta mutilekin batera kalejiran ibili ziren, ez tirabirarik gabe. 1985 Neskek mutikoekin batera parte hartzea adostu zuten, baina ezezkoa jaso zuten. 17 neskek ez zuten Santa Agedarik ospatu. 1990 Santa Agedari buruzko jardunaldiak, Altsasuko Feministak antolatuta. 2000 Aurreneko erregina aukeratu zuten. 2001 Erregina eta erregina-ordea aukeratu zituzten estreinakoz. 2005 Bi neskek zortzikoa dantzatu zuten. 2008 Lau neska ez beste guztiak dantzatu zuten zortzikoa. 2013 Neska-mutilek dena elkarrekin ospatu zuten. Data hauek esanguratsuak dira denak eta hurrengo belaunaldiari eskola testuinguruan eskaini beharra diogu, Altsasuar neska mutilok memoria historikoa osatzen joan beharra daukagulako. Amaitzeko, hona hemen Bilgune Feministak argitaratutako “Ikusle izatetik, protagonista izatera” dokumentalaren esteka: https://www.youtube.com/watch?v=__NM6NFWqh4 Mozorro sexista gehiagorik ez mesedez!
  • 5. ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 10. astea Ihauteriak ate joka ditugu, larunbatean bertan emango zaie hasiera Altsasuko gazteen ihauteriei Santa Agedarekin bat etorriaz eta denda asko ihauteritako jantzi, konplementu, maquillaje …-ez gainezka daude! Larunbatean kaleak kolorez, fantasiaz, poztasunez eta irribarrez beteko dituzte altsasuarrek baina ospakizun honek ere sexismoa berriro ere agerian uzten du. Izan ere, mozorro ugarik genero rolak eta estereotipatuak errepikatu eta sustatzen dituzte. Gainera, ez dago binomismoaren aferatik irteten ez den ia mozorrorik! Honek bada nire urteroko barne alarma pizten du, eta gaurkoan ARGIA aldizkariaren artikulu interesgarri bat irakurri eta honako galderak nire egin ditut: • Zergatik bereizi neskentzako eta mutilentzako mozorroak ? • Zergatik nesken mozorroetan nagusi dira gorputza agerian uzten dituzten jantziak (minigona…)? • Zergatik neskei zuzendutako mozorro batzuk dirudite gizonezko batzuen fantasia sexualetik aterata daudela? • Zergatik izaten da errazagoa topatzea emakumeen mozorro “sexyak” gizonenak baino? • Zergatik mutil txikiek “futbolariz” eta neskatxoak “printzesaz”? • Zergatik mutilek dute erraztasun handiagoa neskez mozorrotzeko, neskek mutilez baino? Galdera guztiek hausnarketa propio baterako ematen badute ere, modu orokorrean galderei erantuzten saiatuz gero ohartuko gara bentan janzten ditugun mozorroek sexismoari bide zabala irekitzen diotela. Agian horrexegatik gorroto ditut hainbeste ihauteriak! Beti mozorro idealaren bila, beti neska jantzi hori ondo edo gaizki geldituko zaizula pentsatzen…
  • 6. ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 10. astea Ihauteri hauek ez dute HERRI IHAUTERIEKIN zerikustekorik! Hauek bai gustoko ditudala, bertan bai ez direla genero rolak bereizten. Ihauteri hauek bai disfrutatzen ditudala, etxeko zaku eta zapi zaharrak hartu, jostorratzatzarekin ateratzen dena sortu, aurpegia estali, larrua jantzi eta kalera! Edo beste batzuetan, momotxorroa hartu, aurpegia odolez bete eta sardarekin kaña ematera! Zenbat eta gutxiago prestatu eta zenbat eta pertsonalizatuagoa joan askoz hobe!