ARGAZKI EGUNKARIA. 7.ASTEA
“Barkatu baina gaixorik nago, gaur
ezingo dut klaserik eman”
Nire logelan eta ia ohetik altxatu gabe pasa ditut azken hiru
egunak, gripeak hartuta. Beraz, aste honetako argazki esanguratsuena
nire ohea dela esatera ausartuko naiz.
Kontua ordea ez da praktikalari gaixoa ohean gelditu eta
ikastolara joan ezin izan denik. Tira! Errealistak izan gaitezen! Zer
importa du praktikalari batek pare bat egunez huts egitea?
Praktiklariak ez du eskolan inongo arduradik, ikasten dago, eta
zenbait kasutan lagunaza gisa. Beraz, bi aste gaixo egon naiteke ez
dela ezer gertatuko! Ordea, egun batetik bestera irakasleren bat
gaixotzean mundua amaitzen dela dirudi (edo hala pairatu dut nik).
Egia esan ikastetxe bakoitzean eta mailaren arabera ezberdin jokatuko
dute, batez ere ikastetxea publikoa ala pribatua denaren arabera,
baina behintzat nik praktikak egin ditudan ikastetxeetan trikimailu
dexente erabiltzen dituzte gaixo dagoen pertsona horren lekukoa
bilatzeko.
Orokorrean daukaten pertsonalarekin moldatzen saiatzen dira,
kasu honetan, lehentasuna ikasleak bakarrik ez egotea da eta noski,
kasu honetan praktikalaria perfil ezin hobea izan daiteke! Ez al zaizue
gertatu praktikalari bezala klase emateko beharrean sentitu zaretela?
Ez dut uste bakarra naizenik eta egia
ARGAZKI EGUNKARIA. 7.ASTEA
esan azken bi praktikaldietan ikasgai eta maila ezberdinetan klasea
ematea egokitu zait eta ilusioz hartu dut ardura ikaragarri hori. Hala
ere, bidezkoa eta legezkoa al da praktikalari bati klase emateko
eskatzea? Irakaslerik ez dagoen une honetan zer egin beharko
litzateke? Eskolak zer prozedimentu jarri beharko lituzke martxan
ordezkapenei dagokienean? Zein da hezkuntzako ordezkapenak
kudeatzeko erabiltzen den política? Egokia al da? Zer diote
hezkuntza sindikatuek honen inguruan?
Hezkuntza sindikatu ezberdinetan (bueno ezberdin baino, nire
ideal eta baloreei loturikoenetan) kuxkuxeoan ibili ostean gauza
dexente argitu ditut eta antza gauzak uste nuena baino okerrago
daude. Lehenik eta behin, ikus dezagun Hezkuntza eta Kirol sailetik,
hau da, Madrildik datorren argibideek zer dioten eta honen harira
Steilas zein LABek zer dion hau kontrajarriz:
1. Hezkuntza sailaren txostena eta alta eta bajen inguruko
azalpenak: http://www.google.es/url?url=http://www.seg-
social.es/prdi00/groups/public/documents/binario/343997_4.p
df&rct=j&frm=1&q=&esrc=s&sa=U&ved=0ahUKEwiXmr7M4K7K
AhXDbxQKHTvnAvgQFggWMAA&usg=AFQjCNHGdaqLynxyh3V3u
55NX9TqIbDZ7A
2. Gaixotasun bajen inguruko LABen salaketa:
Gaixotasun bajak kontrolatzeko emango diren aldaketen inguruan
publikatu den azkeneko dekretuak, 624/2014, gaixotasun
bakoitzak izan behar duen iraupena baloratzeko taula jasotzen du,
kasualitatez, 5 egun baino gutxiagoko bajen inguruko informazioa
eskaintzen da. Honen aurrean LAB sindikatuak zera salatu nahi
du:
- Irakasleen bajak lehenengo egunetik ordezkatu behar dira.
Ikasleei eskaini behar zaien arreta premiazkotzat jotzen du
LABek.
- Gaixotasun baja baten jarraipena egiteko ahalmena, soilik,
zerbitzu publiko edo mutuaren esku dago.
- Hezkuntza Departamenduak proposatzen dituen jarraibideak
guztiz ilegalak dira, lankide batek horrelako jarraipenik egiteko
ahalmenik ez baitu.
- Praktika honen
ARGAZKI EGUNKARIA. 7.ASTEA
ondorioz, gaixorik dagoen irakasleak bere egoeraz informazioa
ematera baldintzatu edo behartuta senti daiteke.
- Horrelako praktikak aurrera eramateko Ikastetxetako
zuzendaritzetan osasungintzako profesionalak kontratatuko dira?
Hezkuntza Departamentua eta bere bazkidea den Mutualia,
langileon osasunarekin zerikusirik dauzkan hainbat egoeratan
murrizketak aplikatzen ari direla gogoratu behar dugu, besteak
beste, aldi baterako ezgaitasunetarako osagarrietan eta
haurdunaldi arrisku egoeretan. Murrizketen politika honekin lotzen
dugu orain aplikatu nahi dituzten neurri berri hauek. Beraz, LAB
sindikatuak Hezkuntza Departamentuari dokumentu hau bertan
behera uzteko eskatzen dio.
3.STEILASen aldarrikapen eta balorazioa:
http://zaharra.steilas.eus/dok/nafarroa/BESTELAKOAK/MARTXOA/or
dezkapenak.pdf
ARGAZKI EGUNKARIA. 7.ASTEA
Batez ere Steilasen koadroari erreparatuz gero, egungo egoera
zein den ohartuko gara. Langile borrokan aldarrikapenak egin dituzten
arren oraindik Hezkuntza sailak badirudi ez dituela haurren
hezkuntzarako beharrak zein diren ikusten.
Gauzak horrela, irakasleak baja hartu eta bost egun natural
igaro arte (gutxienez) eskola bera irakasle horren lan orduak betetzen
moldatu beharko da. Batzuetan “zaintza” daukaten irakasleak sartuko
dira clase ematera, baina beste batzuetan, irakasle guztiak lanean
egonen dira eta haurrak norekin uzteko eromena sortuko da ikastetxe
osoan zehar. Batzuetan zuzendariari egokituko zaio klasea ematea,
beste batzuetan idazkariari edota aurretik aipatu bezala
praktikalariari! Hala ere, zer gehiago egin dezakete egoera nahaspilatsu
honen aurrean? Haurrak ezin dira gelan bakarrik gelditu ezta etxean
ere beraz halako erabakiak hartzeak behartuta ikusten dira maiz.
Orain beraz, osotasunean ulertzen dut halako erabaki guztiz ez
egokiak hartu behar izatea, ez daukate besterik!
Sexismoaren izeberga eta maitasunaren
auzia
ARGAZKI EGUNKARIA. 7.ASTEA
Gaurkoan ere ohetik baina nire barne inpotentziari jarraiki ezin izan
dut argazki hau elkarbanatu eta handi handian jartzeko tentazioa
ekidin. Argiak aldizkariak aste honetan publikaturiko kartela argia den
bezain mingarria da: “Matxismoak HIL dituen emakumeak”.
Honen azpian errealitatearen izeberga, sexismoaren muina dena
eta askotan ikustezin bihurtzen dena. Argi dugu denok –edo gehienok-
eraso matxista irainak, sexu-erasoak, mehatxuak, bortxaketak edota
erailketak direla. Baina, zer gertatzen da izebergaren uretako lekuan
gelditzen diren gainontzekoekin? Askotan orde berdinen arteko
harremanetan ikustezin bihurtzen dira, baita emakumeontzako ere.
Honen harira ordea, Jesus Gomezek berdinen arteko
harremanen sistema auzian jartzen duen bideoa gogora etorri eta
berrio ere ikusi dut (http://www.dailymotion.com/video/
xalg0c_seleccion-de-la-conferencia-que-jes_tech) . Honek, kideenarteko
sozializazioa, komunikazioa eta maitasuna jo puntuan hartzen ditu,
tratu txarrak eta sexu jazarpenaren arazo sozialen kausetara iristsi
ahal izateko.
Gomezek, ildo honetatik maitasuna jo puntu izanda, hau
nahiko gai konplexua dela onartu eta horretarako norberaren
barrunbeak arakatzea ezinbestekoa dela onartuko du. Beraz,
abiapuntua, gure buruari maitasunaren baitako honako galdera egitea
izango da: Nork erakartzen nau? Pertsona horrek zergatik erakartzen
nau? Zeintzuk dira bere ezaugarri fisiko/psikologikoak?
Galdera honen erantzunetatik, pertsona baten izen hutsaletik
gizartearen harremanen egiturak kritikatzeraino iritsiko gara.
1. Maitasuna ez da zientzia bat baina honekiko jarrera kritiko
bat izan eta guk nahi eta gustoko dugun erlazioa aukeratzeko
era inplizituan aztertzea ezinbestekoa da. Gakoa gure buruari,
barnean zer gertatzen ari den, zergatik gertatzen ari den eta
horrekin ados gauden ala ez galdetzea da.
2. Inguru sozialak eta gizartean inposaturiko baloreek gure
atrakzioetan eragina dute eta ondorioz, atrakzioa maitasuna
bada, maitasuna soziala (ez da kimika, ez da zientzia, ez da
intrinsekoa) dela esan genezake.
3. Egungo gizarte harremanak oraindik ere gizarte
heteropatriarkatuaren baitan erroturik daude eta ondorioz
estereotipo maskulino eta femininoak gure gorputzetan
erroturik dauzkagu. Ildo honetatik maitasun harreman
tradizionalei bide ematen zaie.
4. Maitasun molde tradizionala vs maitasun molde
ARGAZKI EGUNKARIA. 7.ASTEA
alternatiboa
5. Maitasuna soziala bada eta maitasunak genero indarkeria
badakar, hau ere soziala da? Hasierako galdera eginez gero,
konturatuko gara inposatu, gaizki tratu eta indarkeria fisikoa
erabiltzen duenak ez gaituela maite, ez gaitu merezi eta ez
dugu behar ere. Ildo honetik, erasotzailearen aldaketa gizarteak
berak pertsona hori inori gustatzen ez zaionean, onarturik ez
dagoenean automatikoki emango da. Izan ere, erasotzailea
munduan sozializatu ahal izateko bere izaera eta jokabideak
aldatu beharko ditu.
6. Genero indarkeriarekin amaitzearen gakoa
heteropatriarkatuaren oinarriak errotik moztea izango da,
gizakion arteko harremanak berdintasun eta demokrazia batera
bideratuz eta norbanakoa bere maitasunezko erlazioekiko
kritikoa eta kontsekuentea bilakatuz.
6 puntu hauetan laburbiltzen da Gomezen hizketa
baina modu objektibo batean izendatzetik haratago, hauetako
azken puntuek hausnarketa behar dutela deritzot.
Lehenik eta behin, autoreak berdinen arteko tratu txarren
muina edo arazoa ondo detektatu badu ere, nire aburuz gehiagi
fokalizatzen du biktiman eta honek proposatzen duen aldaketa askoz
haratago joan beharko litzateke. Izan ere, Gomezek berak dioen
bezala genero indarkeria soziala bada, gizarteak
ARGAZKI EGUNKARIA. 7.ASTEA
erasotzailea anulatzeaz haratago gizarte osoan prebentzio eta
sentsibilizazio formula indartsuak praktikan jarri behar dira. Beraz,
erasotzailea bera bere jokaerak ondo ez daudela konturatuko dela
esatea egungo gizartearen arazoari uko egitea da. Noski, botere
bereizketarik existituko ez litzatekeen gizarte demokratiko eta justu
batean biziko bagina, orduan bai, erasotzaileek ez lukete inongo
lekurik izango. Baina tamalez, datuek bakarrik hitz egiten dute eta
oraindik genero indarkeriari aurre egiteko pauso handiak eman behar
ditugu.
Hala ere, bikote harremanen arteko harremanaz jardun gara,
baina zer gertatzen da bakarrik bagaude? Zer gertatzen da Gomezek
hasieran egindako galdera horiei Izen Abizenak jarri ezin badizkiot?
Bikoterik ez badut ez dut maitasunik nire inguruan? Ez jauna! Ez
nago bakarrik, nire inguruan modu eta maila desberdinetan maite
dudan eta maite nauen lagunak, familia, ezagun, ligoteo…-ak dauzkat
eta horixe da gure ikasleei ere transmititu beharko geniekeena. Hala
ere, Izen Abizen bat maitatzea baino nork bere burua maitatzea
garrantzitsuagoa dela, gugan sinistea, gure zoriontasun propioa
eraikitzea eta gure barruari galderak egitea. Bide honetatik eta sarean
kuxkuxeatzen Corral Herrerak zure burua maitatzeko hainbat gako
bildu ditut:
Izan zu zeu: Deskubritu nor zaren. Zeintzuk diren zure aspektu
positiboak eta horiek baloratu. Zer den gustatzen zaizuna, zein
bizipenek ematen dizun plazerra (kirola egitea, bidaiatzea, idaztea,
musika sortzea, lagunekin konpartitzea denbora…) eta ekin horri.
Zure buruarekin eta zure bizitzarekin gustura bazaude ez duzu
beharko inor.
Hobeto zure buruarekin, maite ez zaituen batekin baino.
Hainbesteko garrantzia ematen zaio gizarte honetan bikote
harremanei, hainbesteko beldurra izaten dugu “bakarrik bukatzeko”
edozein pertsona hautatzen dugula gure bikote bezala, nahiz eta min
ematen didan pertsona bat izan. Edota norbaitekin gaudenean eta
berataz hainbeste dependitzen dugunean, kostatu egiten zaigu
imaginatzea posible dela bera gabeko bizitzarik izatea: gure denbora
libre osoa berarekin pasatzen dugulako, bere lagunak bihurtu direlako
gure lagunak… Edota uste izaten dugu, bera gabe gure bizitza mierda
bat
izango dela, bakarrik ez garela gai izango ezer egiteko, zoriontsuak
izateko. Baina, askotan, hobeto gu gutara, horrela ikasten baitugu
gure buruak onartzen, deskubritzen eta gu geugan sinisten.
Bakardadea ere, ona da gure
ARGAZKI EGUNKARIA. 7.ASTEA
sentimenduak ordenatzeko, gure autonomia indartzeko. Bizitza super
interesgarria da norbaiti lotua egoteko. Sentitu aske eta hegan egin!
Dexintozikatu emozionalki. Noizean behin, bikoterik edo rollorik
gabe egotea ondo datorkigu, tiobibo emozionalik gabe: orain
subidoiarekin, orain bajoiarekin. Pentsatu zenbat energia, esfortzu eta
denbora zuzentzen dizkiegun maitasun-harremanei. Hartu opor batzuk
eta pasatu horietaz: zure lagunekin egoteko denbora izateko, lasai
egoteko, zure bolara ibiltzeko…Edota erabili energia guzti hori
betidanik nahi izan duzun hori egiteko: musika talde bat sortzeko,
bidaiatzeko, eskalatzeko...
Bakardadea pisutsu egiten bazaizu... Elkartu ekimenetara, parte-
hartu gauza desberdinetan. Batez ere, emakumeen independentziaren
alde dabiltzan emakume taldeekin. Jende berria ezagutuko duzu eta
zure energia eta sormen guztia eraldaketarako erabilgarri izango da!

More Related Content

PDF
BIODIVERSIDAD
PDF
New SOx and NOx Reduction Products _Catalagram 109 Excerpt_
DOCX
Financial administrator performance appraisal
PDF
Cat pdf-08-2015-small
PDF
2015-MHI-Sales-Best-Practices-Study
PDF
ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA
PDF
2015 CMU trading summit session 5 networking meaningfully
DOC
Patson's CV
BIODIVERSIDAD
New SOx and NOx Reduction Products _Catalagram 109 Excerpt_
Financial administrator performance appraisal
Cat pdf-08-2015-small
2015-MHI-Sales-Best-Practices-Study
ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA
2015 CMU trading summit session 5 networking meaningfully
Patson's CV

Viewers also liked (14)

PDF
M Ammar Darwish_MBA Certificate
PPTX
Kilburn white horse medium walk
PPTX
Chapter 1- Five Essential Leadership Competencies
DOCX
ketan_resume
DOCX
Schedule
PPTX
Búsqueda de información en Scopus y como utilizar Mendeley
PPTX
Top 14 test interview tips
PPTX
CAD Research and Technology
PPTX
Remix a story
PPTX
Komputer dasar
PPTX
Búsqueda de información en Bases de Datos
PPTX
Meet Florida Institute of Technology
DOCX
Event assistant performance appraisal
PPTX
The Immeasurable Classroom
M Ammar Darwish_MBA Certificate
Kilburn white horse medium walk
Chapter 1- Five Essential Leadership Competencies
ketan_resume
Schedule
Búsqueda de información en Scopus y como utilizar Mendeley
Top 14 test interview tips
CAD Research and Technology
Remix a story
Komputer dasar
Búsqueda de información en Bases de Datos
Meet Florida Institute of Technology
Event assistant performance appraisal
The Immeasurable Classroom
Ad

Similar to Ae7 (20)

PPTX
10 argazkiak
PDF
Hezkuntza
DOC
Argazki didaktika
DOC
Irudiak lantzen
PDF
Emozioen kontrola
PDF
Iritzi artikulua hekuntza sozializazioa
PPTX
Irudiek adierazten dizkiguten mezuak
DOC
Murgia bh iko dokumentuak 6.tutoretza. soziograma
PDF
DOCX
Gurea euskaraz benetako maitasuna
PPTX
Ibilbide guztiak
DOCX
August
PDF
Imana taldea egile testua
PDF
Koldo Saratxaga: Nire ereduarekin lan eginda normalena arrakasta izatea da et...
PDF
2folletos.h01.testu.liburuen.bidez.zabaltzen.al.ditugu.sexu baloreak2
DOCX
Autonomia eta erantzukizuna jatorrizkoa
PDF
Guía de coeducación euskera
10 argazkiak
Hezkuntza
Argazki didaktika
Irudiak lantzen
Emozioen kontrola
Iritzi artikulua hekuntza sozializazioa
Irudiek adierazten dizkiguten mezuak
Murgia bh iko dokumentuak 6.tutoretza. soziograma
Gurea euskaraz benetako maitasuna
Ibilbide guztiak
August
Imana taldea egile testua
Koldo Saratxaga: Nire ereduarekin lan eginda normalena arrakasta izatea da et...
2folletos.h01.testu.liburuen.bidez.zabaltzen.al.ditugu.sexu baloreak2
Autonomia eta erantzukizuna jatorrizkoa
Guía de coeducación euskera
Ad

More from Edurne M. Arrese (15)

PDF
Hezkuntza berrikuntzari bidea
PDF
Egunerokoa.urtarrila
PDF
Ikt interbentzioa
PDF
Sexismoa eta gaboank
PDF
E. abendua
PDF
ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?
PDF
E.abendua
PDF
Egunerokoa azaroa.practicum iii
PDF
La narrativa como texto experiencial
PDF
La narrativa como texto experiencial
PDF
Egunerokoa.1.astea
Hezkuntza berrikuntzari bidea
Egunerokoa.urtarrila
Ikt interbentzioa
Sexismoa eta gaboank
E. abendua
ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?
E.abendua
Egunerokoa azaroa.practicum iii
La narrativa como texto experiencial
La narrativa como texto experiencial
Egunerokoa.1.astea

Ae7

  • 1. ARGAZKI EGUNKARIA. 7.ASTEA “Barkatu baina gaixorik nago, gaur ezingo dut klaserik eman” Nire logelan eta ia ohetik altxatu gabe pasa ditut azken hiru egunak, gripeak hartuta. Beraz, aste honetako argazki esanguratsuena nire ohea dela esatera ausartuko naiz. Kontua ordea ez da praktikalari gaixoa ohean gelditu eta ikastolara joan ezin izan denik. Tira! Errealistak izan gaitezen! Zer importa du praktikalari batek pare bat egunez huts egitea? Praktiklariak ez du eskolan inongo arduradik, ikasten dago, eta zenbait kasutan lagunaza gisa. Beraz, bi aste gaixo egon naiteke ez dela ezer gertatuko! Ordea, egun batetik bestera irakasleren bat gaixotzean mundua amaitzen dela dirudi (edo hala pairatu dut nik). Egia esan ikastetxe bakoitzean eta mailaren arabera ezberdin jokatuko dute, batez ere ikastetxea publikoa ala pribatua denaren arabera, baina behintzat nik praktikak egin ditudan ikastetxeetan trikimailu dexente erabiltzen dituzte gaixo dagoen pertsona horren lekukoa bilatzeko. Orokorrean daukaten pertsonalarekin moldatzen saiatzen dira, kasu honetan, lehentasuna ikasleak bakarrik ez egotea da eta noski, kasu honetan praktikalaria perfil ezin hobea izan daiteke! Ez al zaizue gertatu praktikalari bezala klase emateko beharrean sentitu zaretela? Ez dut uste bakarra naizenik eta egia
  • 2. ARGAZKI EGUNKARIA. 7.ASTEA esan azken bi praktikaldietan ikasgai eta maila ezberdinetan klasea ematea egokitu zait eta ilusioz hartu dut ardura ikaragarri hori. Hala ere, bidezkoa eta legezkoa al da praktikalari bati klase emateko eskatzea? Irakaslerik ez dagoen une honetan zer egin beharko litzateke? Eskolak zer prozedimentu jarri beharko lituzke martxan ordezkapenei dagokienean? Zein da hezkuntzako ordezkapenak kudeatzeko erabiltzen den política? Egokia al da? Zer diote hezkuntza sindikatuek honen inguruan? Hezkuntza sindikatu ezberdinetan (bueno ezberdin baino, nire ideal eta baloreei loturikoenetan) kuxkuxeoan ibili ostean gauza dexente argitu ditut eta antza gauzak uste nuena baino okerrago daude. Lehenik eta behin, ikus dezagun Hezkuntza eta Kirol sailetik, hau da, Madrildik datorren argibideek zer dioten eta honen harira Steilas zein LABek zer dion hau kontrajarriz: 1. Hezkuntza sailaren txostena eta alta eta bajen inguruko azalpenak: http://www.google.es/url?url=http://www.seg- social.es/prdi00/groups/public/documents/binario/343997_4.p df&rct=j&frm=1&q=&esrc=s&sa=U&ved=0ahUKEwiXmr7M4K7K AhXDbxQKHTvnAvgQFggWMAA&usg=AFQjCNHGdaqLynxyh3V3u 55NX9TqIbDZ7A 2. Gaixotasun bajen inguruko LABen salaketa: Gaixotasun bajak kontrolatzeko emango diren aldaketen inguruan publikatu den azkeneko dekretuak, 624/2014, gaixotasun bakoitzak izan behar duen iraupena baloratzeko taula jasotzen du, kasualitatez, 5 egun baino gutxiagoko bajen inguruko informazioa eskaintzen da. Honen aurrean LAB sindikatuak zera salatu nahi du: - Irakasleen bajak lehenengo egunetik ordezkatu behar dira. Ikasleei eskaini behar zaien arreta premiazkotzat jotzen du LABek. - Gaixotasun baja baten jarraipena egiteko ahalmena, soilik, zerbitzu publiko edo mutuaren esku dago. - Hezkuntza Departamenduak proposatzen dituen jarraibideak guztiz ilegalak dira, lankide batek horrelako jarraipenik egiteko ahalmenik ez baitu. - Praktika honen
  • 3. ARGAZKI EGUNKARIA. 7.ASTEA ondorioz, gaixorik dagoen irakasleak bere egoeraz informazioa ematera baldintzatu edo behartuta senti daiteke. - Horrelako praktikak aurrera eramateko Ikastetxetako zuzendaritzetan osasungintzako profesionalak kontratatuko dira? Hezkuntza Departamentua eta bere bazkidea den Mutualia, langileon osasunarekin zerikusirik dauzkan hainbat egoeratan murrizketak aplikatzen ari direla gogoratu behar dugu, besteak beste, aldi baterako ezgaitasunetarako osagarrietan eta haurdunaldi arrisku egoeretan. Murrizketen politika honekin lotzen dugu orain aplikatu nahi dituzten neurri berri hauek. Beraz, LAB sindikatuak Hezkuntza Departamentuari dokumentu hau bertan behera uzteko eskatzen dio. 3.STEILASen aldarrikapen eta balorazioa: http://zaharra.steilas.eus/dok/nafarroa/BESTELAKOAK/MARTXOA/or dezkapenak.pdf
  • 4. ARGAZKI EGUNKARIA. 7.ASTEA Batez ere Steilasen koadroari erreparatuz gero, egungo egoera zein den ohartuko gara. Langile borrokan aldarrikapenak egin dituzten arren oraindik Hezkuntza sailak badirudi ez dituela haurren hezkuntzarako beharrak zein diren ikusten. Gauzak horrela, irakasleak baja hartu eta bost egun natural igaro arte (gutxienez) eskola bera irakasle horren lan orduak betetzen moldatu beharko da. Batzuetan “zaintza” daukaten irakasleak sartuko dira clase ematera, baina beste batzuetan, irakasle guztiak lanean egonen dira eta haurrak norekin uzteko eromena sortuko da ikastetxe osoan zehar. Batzuetan zuzendariari egokituko zaio klasea ematea, beste batzuetan idazkariari edota aurretik aipatu bezala praktikalariari! Hala ere, zer gehiago egin dezakete egoera nahaspilatsu honen aurrean? Haurrak ezin dira gelan bakarrik gelditu ezta etxean ere beraz halako erabakiak hartzeak behartuta ikusten dira maiz. Orain beraz, osotasunean ulertzen dut halako erabaki guztiz ez egokiak hartu behar izatea, ez daukate besterik! Sexismoaren izeberga eta maitasunaren auzia
  • 5. ARGAZKI EGUNKARIA. 7.ASTEA Gaurkoan ere ohetik baina nire barne inpotentziari jarraiki ezin izan dut argazki hau elkarbanatu eta handi handian jartzeko tentazioa ekidin. Argiak aldizkariak aste honetan publikaturiko kartela argia den bezain mingarria da: “Matxismoak HIL dituen emakumeak”. Honen azpian errealitatearen izeberga, sexismoaren muina dena eta askotan ikustezin bihurtzen dena. Argi dugu denok –edo gehienok- eraso matxista irainak, sexu-erasoak, mehatxuak, bortxaketak edota erailketak direla. Baina, zer gertatzen da izebergaren uretako lekuan gelditzen diren gainontzekoekin? Askotan orde berdinen arteko harremanetan ikustezin bihurtzen dira, baita emakumeontzako ere. Honen harira ordea, Jesus Gomezek berdinen arteko harremanen sistema auzian jartzen duen bideoa gogora etorri eta berrio ere ikusi dut (http://www.dailymotion.com/video/ xalg0c_seleccion-de-la-conferencia-que-jes_tech) . Honek, kideenarteko sozializazioa, komunikazioa eta maitasuna jo puntuan hartzen ditu, tratu txarrak eta sexu jazarpenaren arazo sozialen kausetara iristsi ahal izateko. Gomezek, ildo honetatik maitasuna jo puntu izanda, hau nahiko gai konplexua dela onartu eta horretarako norberaren barrunbeak arakatzea ezinbestekoa dela onartuko du. Beraz, abiapuntua, gure buruari maitasunaren baitako honako galdera egitea izango da: Nork erakartzen nau? Pertsona horrek zergatik erakartzen nau? Zeintzuk dira bere ezaugarri fisiko/psikologikoak? Galdera honen erantzunetatik, pertsona baten izen hutsaletik gizartearen harremanen egiturak kritikatzeraino iritsiko gara. 1. Maitasuna ez da zientzia bat baina honekiko jarrera kritiko bat izan eta guk nahi eta gustoko dugun erlazioa aukeratzeko era inplizituan aztertzea ezinbestekoa da. Gakoa gure buruari, barnean zer gertatzen ari den, zergatik gertatzen ari den eta horrekin ados gauden ala ez galdetzea da. 2. Inguru sozialak eta gizartean inposaturiko baloreek gure atrakzioetan eragina dute eta ondorioz, atrakzioa maitasuna bada, maitasuna soziala (ez da kimika, ez da zientzia, ez da intrinsekoa) dela esan genezake. 3. Egungo gizarte harremanak oraindik ere gizarte heteropatriarkatuaren baitan erroturik daude eta ondorioz estereotipo maskulino eta femininoak gure gorputzetan erroturik dauzkagu. Ildo honetatik maitasun harreman tradizionalei bide ematen zaie. 4. Maitasun molde tradizionala vs maitasun molde
  • 6. ARGAZKI EGUNKARIA. 7.ASTEA alternatiboa 5. Maitasuna soziala bada eta maitasunak genero indarkeria badakar, hau ere soziala da? Hasierako galdera eginez gero, konturatuko gara inposatu, gaizki tratu eta indarkeria fisikoa erabiltzen duenak ez gaituela maite, ez gaitu merezi eta ez dugu behar ere. Ildo honetik, erasotzailearen aldaketa gizarteak berak pertsona hori inori gustatzen ez zaionean, onarturik ez dagoenean automatikoki emango da. Izan ere, erasotzailea munduan sozializatu ahal izateko bere izaera eta jokabideak aldatu beharko ditu. 6. Genero indarkeriarekin amaitzearen gakoa heteropatriarkatuaren oinarriak errotik moztea izango da, gizakion arteko harremanak berdintasun eta demokrazia batera bideratuz eta norbanakoa bere maitasunezko erlazioekiko kritikoa eta kontsekuentea bilakatuz. 6 puntu hauetan laburbiltzen da Gomezen hizketa baina modu objektibo batean izendatzetik haratago, hauetako azken puntuek hausnarketa behar dutela deritzot. Lehenik eta behin, autoreak berdinen arteko tratu txarren muina edo arazoa ondo detektatu badu ere, nire aburuz gehiagi fokalizatzen du biktiman eta honek proposatzen duen aldaketa askoz haratago joan beharko litzateke. Izan ere, Gomezek berak dioen bezala genero indarkeria soziala bada, gizarteak
  • 7. ARGAZKI EGUNKARIA. 7.ASTEA erasotzailea anulatzeaz haratago gizarte osoan prebentzio eta sentsibilizazio formula indartsuak praktikan jarri behar dira. Beraz, erasotzailea bera bere jokaerak ondo ez daudela konturatuko dela esatea egungo gizartearen arazoari uko egitea da. Noski, botere bereizketarik existituko ez litzatekeen gizarte demokratiko eta justu batean biziko bagina, orduan bai, erasotzaileek ez lukete inongo lekurik izango. Baina tamalez, datuek bakarrik hitz egiten dute eta oraindik genero indarkeriari aurre egiteko pauso handiak eman behar ditugu. Hala ere, bikote harremanen arteko harremanaz jardun gara, baina zer gertatzen da bakarrik bagaude? Zer gertatzen da Gomezek hasieran egindako galdera horiei Izen Abizenak jarri ezin badizkiot? Bikoterik ez badut ez dut maitasunik nire inguruan? Ez jauna! Ez nago bakarrik, nire inguruan modu eta maila desberdinetan maite dudan eta maite nauen lagunak, familia, ezagun, ligoteo…-ak dauzkat eta horixe da gure ikasleei ere transmititu beharko geniekeena. Hala ere, Izen Abizen bat maitatzea baino nork bere burua maitatzea garrantzitsuagoa dela, gugan sinistea, gure zoriontasun propioa eraikitzea eta gure barruari galderak egitea. Bide honetatik eta sarean kuxkuxeatzen Corral Herrerak zure burua maitatzeko hainbat gako bildu ditut: Izan zu zeu: Deskubritu nor zaren. Zeintzuk diren zure aspektu positiboak eta horiek baloratu. Zer den gustatzen zaizuna, zein bizipenek ematen dizun plazerra (kirola egitea, bidaiatzea, idaztea, musika sortzea, lagunekin konpartitzea denbora…) eta ekin horri. Zure buruarekin eta zure bizitzarekin gustura bazaude ez duzu beharko inor. Hobeto zure buruarekin, maite ez zaituen batekin baino. Hainbesteko garrantzia ematen zaio gizarte honetan bikote harremanei, hainbesteko beldurra izaten dugu “bakarrik bukatzeko” edozein pertsona hautatzen dugula gure bikote bezala, nahiz eta min ematen didan pertsona bat izan. Edota norbaitekin gaudenean eta berataz hainbeste dependitzen dugunean, kostatu egiten zaigu imaginatzea posible dela bera gabeko bizitzarik izatea: gure denbora libre osoa berarekin pasatzen dugulako, bere lagunak bihurtu direlako gure lagunak… Edota uste izaten dugu, bera gabe gure bizitza mierda bat izango dela, bakarrik ez garela gai izango ezer egiteko, zoriontsuak izateko. Baina, askotan, hobeto gu gutara, horrela ikasten baitugu gure buruak onartzen, deskubritzen eta gu geugan sinisten. Bakardadea ere, ona da gure
  • 8. ARGAZKI EGUNKARIA. 7.ASTEA sentimenduak ordenatzeko, gure autonomia indartzeko. Bizitza super interesgarria da norbaiti lotua egoteko. Sentitu aske eta hegan egin! Dexintozikatu emozionalki. Noizean behin, bikoterik edo rollorik gabe egotea ondo datorkigu, tiobibo emozionalik gabe: orain subidoiarekin, orain bajoiarekin. Pentsatu zenbat energia, esfortzu eta denbora zuzentzen dizkiegun maitasun-harremanei. Hartu opor batzuk eta pasatu horietaz: zure lagunekin egoteko denbora izateko, lasai egoteko, zure bolara ibiltzeko…Edota erabili energia guzti hori betidanik nahi izan duzun hori egiteko: musika talde bat sortzeko, bidaiatzeko, eskalatzeko... Bakardadea pisutsu egiten bazaizu... Elkartu ekimenetara, parte- hartu gauza desberdinetan. Batez ere, emakumeen independentziaren alde dabiltzan emakume taldeekin. Jende berria ezagutuko duzu eta zure energia eta sormen guztia eraldaketarako erabilgarri izango da!